Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia eta giza garapena

Objetivo, líneas y equipo

IKERKETAREN HELBURUEN DESKRIBAPEN LABURRA

Aisia esperientzia osoa eta oinarrizko eskubidea da eta halaxe ulertzen du ikertaldeak. Giza garapenari egiten dion ekarpena azpimarratzen du, pertsona, gizarte, kultura, ekonomia eta ingurumen aldetik. Ikerrildoak lehenetsitako lau arlo ditu, aisiak gaur egun planteatzen dituen erronketara diziplina arteko ikuspegitik hurbiltzeko: Bizitzan zeharreko aisiako esperientziak eta Aisia inguru iraunkorrak eta sortzaileak.

Aisia errealitate konplexua da, elkarrekin gurutzatzen diren bi ikuspegitatik jorratu beharrekoa: ikuspegi pertsonala eta esperientziala, eta alde soziala eta ingurua. Gainera, aisiaren bizipenean zeresana eta zeregina duten eragileak (sektore publiko eta pribatukoak eta hirugarren sektorekoak) eta aisiaren esparruetako (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) kudeaketakoak, taldeen (haur, gazte, heldu eta zaharrak) praktiken inplikazioak, eta aisiazko esperientziak inguruan izan ditzakeen eraginen ebaluazioa zeharkako ildo garrantzitsuak dira eta “Aisia eta Giza Garapena” ikertaldea aipatutako arloetara zelan hurbiltzen den erakusten dute. Hori guztia zeharkako ildo batean dago bermatuta, gizarte inklusioan; izan ere, hori baita esku hartzeko oinarria eta funtsezko tresna, aisiako eskubidea bermatzeko partaidetza gertatzeko eta herritar guztien aisiako esperientzia atsegina eta kalitatekoa izateko.
 

Ikerrildoa

  • Aisia giza garapenerako faktore gisa.

“Aisia eta giza garapena” ikertaldearen ekoizpen zientifikoa lehenetsitako bi azpiildo tematikotara dago bideratuta. Bi azpiildo horietan oinarritzen da gizarte inklusioa zehar ildo gisa.

[Contenido incluido(Id:1340138094338;Tipo:Imagen)]

“Gizarte inklusio”-ko zeharretarako ardatzaren inguruan, kontuan izan behar da aisiaren esparruetan (kultura, turismoa, kirola edo jolasa) egiten den esku hartze orok bere gain hartu behar duela herritarrengan sortutako inplikazio eta ondorioen gizarte erantzukizuna.

1. azpiildoa. Aisiako esperientziak bizitzan zehar:

Aisia fenomeno integral gisa kontzeptualizatzeak eskatzen du honela ulertzea: bizitzan zehar gertatzen den prozesu bat, bizitzako etapa desberdinetan esanahi, adierazpen, funtzio eta esperientzia desberdinak hartzen dituena. Literatura zientifikoan zabal frogatu izan denez, aisiaren bilakatze dinamikoak berresten du pertsona baten aisiako praktikak ez direla ekintza puntualak eta isolatuak, zentzu osoa izan eta pertsona bakoitzaren aisiako ibilbidea osatzen dutenak baizik.

Funtsezkoa da pertsonak haurtzarotik zahartzarora ikertuko dituen luzetarako ikuspegia eta bizitzaren etapetan eratzen diren aisiako ibilbideak analizatuko dituena. Horrela bada, pertsonen bizi baldintzen hobekuntza sustatuko da, aisia aktibo, asebetegarri, baliotsu eta belaunaldien arteko proposamen batetik. Hala, aisia esanguratsua, bizitzan zeharrekoa, pertsonen eta elkarteen ongizatea sustatzearen ardatz bihurtzen da. Egungo errealitateak aisia gobernatzeko bide berriak planteatzen ditu, herritarren beharrizanei erantzuteko.

Taldearen jakintza arloen artean, bi nabarmentzen dira: bata, aisia eta gazteen garapenari lotuta; eta, bestea, aisia eta zahartze aktibo eta asegarria ardatz hartzen duena, inklusioari eta gizarte kohesioari dagokion zeharkako ardatzari aparteko arreta eskaintzen zaiolarik.

2. azpiildoa: Aisia inguru jasangarriak eta sortzaileak
Aisiazko ikaskuntzek beti izan dute arte esperientziak ekoizteko eta gizarteratzeko moduetan interesa. Eta lagundu izan dute ulertzen zelan egiten duen ekarpena sormenak, giza garapenean eta pertsona eta elkartea errealizatzen. Baina “somena” bezalako kontzeptuek birformulazio sakona izan dute azken hamarkadan: artearen esparrutik irten eta ia erregistro eta gaitasun guztiak inspiratu dituzte, analogikoak eta digitalak, gizarte lotura ulertzeko elkarreragineko bideak sustatzeko.

Azpiildo honek bi ardatz jorratzen ditu, elkarren artean sakonki loturik daudenak: lehenengoak, arteari ematen dio balioa, aisiako esperientzia esanguratsu den aldetik, audientzia kulturalak sendotzeari lotuta eta sortzen ari diren entzuleen garapenari eta, azken batean, kultur ondarearen kudeaketa jasangarriari. Kultur ondare hori ez da jarauntsitako elementu soil gisa ikusten, gizarte eraikuntza bat da, herritarren partaidetza gero eta gehiago mugitzen duena.

Bigarren ardatzak kultura eta sormen industrien bidez eraberritutako hiri espazioak hartzen ditu gune. Kultur eta sormen industria horiek dinamismo handiko sektoreen klusterra osatzen dute. Bertan egiten dute bat berrikuntza maila handiko sormen prozesuek eta posizionamendu komertzialeko estrategiek, baina masako ohiko kultura industriek baino maila jasangarriagoan Gaitasun teknologikoak sozializatzeko eta ekoizpen prozesu sortzaileetan laguntzen duten sektoreetan talentu espezializatua erakartzeko gaitasun horrek balio estrategiko handia ematen die sormen sektoreei, kokatzen diren lurraldean. Azpiildo horrek begirada original batetik heltzen dio gaiari: hiri berrikuntza jasangarriak izan nahi duten eta lankidetza prozesuetan laguntza eman nahi duten sormen sektoreen eragin kualitatiboen –eta ez soilik ekonomikoen– inguruko analisi metodologiko berriak garatu beharrari, muinean kulturaren kontzeptu kritiko eta parte hartzaile bat kokatu behar delarik.

Bloga: www.ocioblog.deusto.es, blogs.deusto.es/edaguil/
Slideshare-a: www.slideshare.net/ociogune
Ivoox-a: www.ivoox.com/ociogune_sb.html

* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Aurora Madariaga

Ikertzaileak
Amaia Makua
Fernando Bayón
Idurre Lazkano
Jaime Cuenca
Joseba Doistua
Macarena Cuenca
María Jesús Monteagudo
Roberto San Salvador
Ruth Ahedo
Yolanda Lázaro
Daniel Muriel
Iñigo Ayala
Sonja Bakic
Sheila Romero