Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Naturaleza y funciones

Naturaleza y funciones

Deustuko Unibertsitateko Ikerketarako Etika Batzordea erakunde independentea, inpartziala eta diziplina artekoa da, kontsultiboa eta aholku-emailea, Ikerketako Errektoreordetzaren menpekoa.
Hari dagokio…
 

  • Ikerketa proiektuen ebaluazio etikoa egitea eta erakundeek eta ikertzaileek eskatutako egokitasun etikoaren gaineko txostenak egitea.
  • Ikerketan eta esperimentazioan jardunbide egokiak izan daitezen zaintzea, pertsonen oinarrizko eskubideei eta ingurumenaren babesarekin lotutako interesei dagokienez.
  • Erakunde publikoek ikerketaren arloan ezarritako betekizun etikoen eta ebaluazio prozesuen jarraipena egitea.
  • I+G+b jarduerek sor litzaketen arazo etikoei buruzko txostenak egitea Unibertsitateko gobernu organoentzat.
  • Deustuko Unibertsitateak bere ikerketa politikan nahi dituen zuzentasun zientifikoa eta jardunbide egokiak bete daitezen arduratzea.
  • Ikerketaren etikari buruzko arau, lege eta txostenei buruzko orientabideak ematea.
  • Ebaluatutako prozedurak berrikustea edo hasitako esperimentazioak eten daitezen proposatzea, horretarako arrazoi etiko objektiborik egonez gero.
  • Laguntza eta prestakuntzako programa bat sortzea, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek euren ikerketa proiektuen diseinuan proiektu horien garrantzi etikoari buruzko irizpideak erabil eta agerian jar ditzaten.
  • Ikerketako Errektoreordetzak ikerketaren etikarekin lotuta esleitutako beste edozein eginkizun.