Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Evaluación Ética de Proyectos

Ikerketarako Etika Batzordeak egokitasun etikoko txostenak prestatzeko prozedura

Proiektuak ebaluatzeko aurkeztea

Deustuko Unibertsitateko Ikerketarako Etika Batzordearen araudiarekin bat, proiektu baten ikertzaile arduradunek ebaluazio eskaera bat aurkeztu beharko dute behar den bezala beteta eta sinatuta (ikus I. eranskina), ikerketa proiektuak ebaluatzeko eskakizunei erantzuteko eta egokitasun txostenak egiteko.

Doktore tesiei buruzko proiektuen kasuan, hala badagokie, tesiaren zuzendariak aurkeztu eta sinatu beharko du eskabidea.

Era berean, ebaluatu egingo dira ikertaldearen zentroko Ikerketarako Etika Batzordeak metodologiaren egokitasun etikoa izatea eskatzen duten artikulu edo ikerlanak ere, aldizkari espezializatu batean argitaratzeko.

Ebaluazioa eta egokitasun txostenak ematea

Proiektuak gai arloaren arabera sailkatu eta ebaluatuko dira, kontuan izanda Deustuko Unibertsitatean egiten diren ikerketa proiektu gehienek gizakiekiko interakzioa (maila batekoa edo bestekoa) eskatzen duten dimentsio etikoa duten izaera etikoko esku hartze sozialak eskatzen dituztela.

Ikerketako Etika Batzordeko kide bakoitzak irizpen bat emango du. Hartara, proiektu bakoitza kide batek edo bik ebaluatuko dute. Beharrezko iritziz gero, kanpoko adituengana jo liteke proiektuaren ebaluazio etikoa egiteko.

Deustuko Unibertsitateko Ikerketarako Etika Batzordeak egokitasun etikoko txostenak prestatzeko prozedura

I. eranskina - Eskaera egiteko inprimakia