Deustuko Unibertsitateak Madrilgo Liburu Azokaren 77. edizioan hartu du parte. Retiro parkean hasi zen maiatzaren 25ean, eta 363 kaseta egon dira, 31 erakunde ofizialenak, 13 zenbait banatzailerenak, 113 liburu dendenak eta 206 editorialenak. Aste betez, hainbat argitaletxetako argitalpenak ikusteaz gain, 400 ekimen baino gehiago egon dira: Foro intelektualetan parte hartzea, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako gune berezia, Haurren Pabiloia, ginkana literarioa eta Retiro parkeko lagunek gidatutako bisitak, besteak beste horrelako ekitaldiak antolatzerakoan ingurumena zaintzeak duen garrantzia gogorarazte duten ekimenen artean.
Deustuko Unibertsitateak artitalpen onenen arteko 200 ale baino gehiago aurkeztu ditu, besteak beste aipagarrienak dira Frases y expresiones latinas de uso actual, Santiago Segura Munguía; Los mitos vascos, Andrés Ortiz-Osés eta Javier Torres Ripa (ed.), Antropología Filosófica (3. edizioa), Carlos Beorlegui, … Deustok Comillaseko Unibertsitatearekin partekatzen du etxola duela urte askotatik, interesa duen publiko guztiari ematen diote arreta, Argitalpen arloarekin eta irakaskuntza eta ikerkuntzako beste sektore batzuekin duten lankidetza hitzarmenari esker.
Oraingoan, latinoamerikarekin erlazionatutako jarduerak ere egon dira azokan, eta gonbidatutako herriari ere, Errumania, omenaldi berezia egin zaio. Hainbat autore egon dira lanak sinatzen, besteak beste, Arturo Pérez-Reverte, Almudena Grandes, el Premio Nobel J.M. Coetzee, Boris Izaguirre, Cristina López Barrio, Elvira Lindo, Blue Jeans, Manuel Rivas, Elisabet Benavent,…