Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2014ko urriak 20Bilboko Campusa

“¿Reforma federal o cambio de mentalidad?”, Luis Gordillok El Paisen

Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak El Pais egunkariko orrialdeetan hausnarketa egin zuen estatuan dauden arazo instituzionalei buruz. Gordillok dioenez, arazo horiek deszentralizatutako herrialde guztietakoak dira eta zergatiak zeintzuk diren aztertzen du artikuluan.

Luis Gordillok, Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak, testuan aztertzen dituen kasuetan, arrazoi bera ikusten du “jatorri bera: ‘unitatea aniztasunean’ kudeatzeko zailtasuna”.

Testuinguru horretan, UDko Zuzenbide Fakultateko irakasleak aitortzen duenez, “ez daude bi estatu federal berdin, baina gutxieneko berdintasunak aurkitu litezke: lurraldea oinarri duten erakundeak dira, legegintzarako eta politika bideratzeko eskumenak dituztenak, parte hartzen dute legegintzarako prozesu federalean eta (normalean bigarren ganberan) eta araudi federalaren aplikazioan.

Eta baikorra da, uste baitu, Espainian, berez, gutxieneko hori betetzen dela.
Luis Gordillok federalismoari buruz duen iritzia ezagutu nahi baduzu, artikulu osoa irakurri.