Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 22

Storytellinga: Deustuko Ikerketaren gizarte inpaktua

Deustuko Unibertsitateak Ikerketaren Gizarte Inpaktuari buruzko Storytellinga argitaratu du

Deusto Reseachek mundu akademikotik harantz doan eragina lortu nahi du, egungo gizartearen aldaketan inpaktua izatea; hartara, gizarte bidezkoagoak eta anitzagoak lortzeko bidea zabalduko da, garapena eta gizarte ongizate inklusiboa lehenetsita.

Bideoak erakusten du nola laguntzen dien Deustuko Unibertsitateak ikertzaile bikainei beren proiektuen gizarte eragina areagotzen. Nazioarteko, diziplina arteko, sektoreen arteko, ikerketa berritzaile, inklusibo eta eragina sortzen duena oinarri harturik, DEUSTUk lagundu egiten die ikertzaileei...

• Gizarte eragina duten nazioarteko proiektuak diseinatzen eta ezartzen.
• diziplina arteko ikerketa egiten eta kanpoko eragileekin batera sortzen diziplina arteko 5 plataformen esparruan; eta
• proiektuak aitortuz eta sarituz. Hona hemen sariak eta aitorpenak:

o Social Impact Briefings;
o Deusto Research Social Impact zigilua;
o Gizarte Eragineko jardunaldiak;
o Storytellingak:
o Deusto-Banco Santander saria.

Hona hemen bideoan parte hartzen dutenak:

Aitziber Mugarra (Hiri Lagunkoiak proiektuko ikertzaile nagusia. Zuzenbide Fakultatea) Hiri Lagunkoiak proiektuaren Social Impact Briefing arloan izan zuen esperientzia partekatzen du.
Ana Estévez (GEM) proiektuaren ikertzaile nagusia. Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea) Bere ikerketa proiektuak Deusto Research Social Impact Zigilua jaso zuen, baita XIV. Deusto-Banco Santander sariaren akzesita ere;
Iñaki Peña (GEM proiektuaren ikertzaile nagusia. Deusto Business School) Haren proiektuak ere Deusto Research Social Impact zigilua jaso du;
Ainhoa Alonso (Waste4Think proiektuaren ikertzaile nagusia. Ingeniaritza Fakultatea) Waste4Think europar proiektua aurkeztu zuen, eta aitorpenak ere jaso zituen: Social Impact Briefings, Deusto Research Social Impact Labela eta XV. Deusto-Banco Santander saria.

DEUSTUko Unibertsitateko Ikerketaren Gizarte Eraginari buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu webgune hau: