Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko irailak 24Bilboko Campusa

Irailak 24. Deustok Minbiziaren Ikerketaren Munduko Egunarekin bat egin du

Deustuko Unibertsitateak Minbiziaren Ikerketaren Munduko Egunarekin bat egiten du beste urte batez. Egun hori, 2016az geroztik, irailaren 24an ospatzen da urtero, minbiziari buruzko ikerketak minbiziaren intzidentziaren murrizketan eta pazienteen bizi kalitatearen hobekuntzan duen balio eta eragin handia sustatzeko.


Minbizia heriotza kausa nagusia izango da mundu osoan, 2030erako aurreikusitako urte bakoitzeko 21,6 milioi kasu berrietara iritsita. Minbiziaren ikerketa gaixotasunaren prebentzioan eta tratamenduan aurrera egiteko ezinbesteko estrategia den arren, gaixotasunak oraindik erronka handiak ditu, hala nola nazioarteko lankidetza sareak hobetzea edo finantzaketa eredu iraunkorrak ezartzea, besteak beste.


Deustuko Unibertsitateak zer nolako ikerketa egiten du minbiziari buruz?


Deustuko Unibertsitatea, 2019-2022 Plan estrategikoan jasota dagoen bezala, konprometituta dago eragin zientifiko eta soziala izango duen ikerketa berritzailearen garapenarekin, erronka lokal eta global handiei erantzuna emango dienarekin.


Hala, Deustuko Unibertsitateko hainbat diziplinatako ikerketa taldeak elkarlanean aritzen dira tokiko, eskualdeko eta Europako erakundeekin, honako helburu hauek lortzeko:

 

  • Minbizia duten pazienteentzako prebentzio, esku hartze eta zaintza programak garatzea.
  • Minbizia duten pazienteen bizi kalitatea hobetzea, ikaskuntza automatikoko ereduak garatuz, egungo tratamenduen toxikotasun mailak eta ondorio berantiarrak aurreikusteko.
  • Ariketa fisikoaren eta tratamendu konbentzionalaren konbinazioan oinarritutako programa berritzaileak eta eraginkorrak diseinatzea
  • Onkologiako tratamendu pertsonalizatua bultzatzea, Deep Learning teknologiak garatuz, irudi histopatologikoetan lesioak ebaluatzeko
  • Jarduera fisikoko programek minbiziaren alderdi guztietan (hematologikoa, fisikoa, psikologikoa) duten rolaren ulermena indartzea.
  • Big Data eta adimen artifizialeko teknologiak erabiltzea pazienteak diagnostikatzeko edo artatzeko (tele-tratamendua edo telelaguntza).