Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urtarrilak 29Bilboko Campusa

Ekonomia eta gizarte digitalak euskal autonomia erkidegoan: 2018ko txostena: Euskal enpresen digitalizazioa, nabarmentzekoa Europan

 

Euskal ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioa nabarmena da, “Ekonomia eta gizarte digitalak Euskal Autonomia Erkidegoan” txostenaren arabera. Azterketa Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) egin du, Euskaltelen laguntzaz. Lanak erakusten du azken urtean, EB-28ko gainerako herrialdeekin gertatu den bezala, Euskadik aurrera egin duela DESI (Digital Economy and Society Index) adierazleak neurtzen dituen dimentsio guztietan: konektagarritasuna, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologiaren integrazioa, eta zerbitzu publiko digitalak.

 

Hala ere, hobekuntza handiagoa izan da Europako batezbestekoan; beraz, agerikoa da digitalizazioa oso dinamikoa dela 28 herrialdeen Europar Batasunean. Beraz, txostenak ohartarazten du lan egiten eta aurrera egiten jarraitu behar dela, sailkapenean atzera ez egiteko.

 

Cuadro 1

Zalantzarik gabe, azken urtean bilakaerarik onena izan duen dimentsioa euskal enpresetan teknologia digitalaren integrazioa da. Dimentsio horrek ahalbidetzen digu, gainera, lidergo digitaleko kokapenean aurrera egitea.

Cuadro 2

Zehazki, 2017tik 2018ra % 12,5eko aldakuntza positiboa izan da, nagusiki euskal enpresa digitalizatzeko egin diren ahaleginei esker. Hala, Euskadi, % 69ko balioarekin, esparru horretan lurralde liderra bihurtu da.

 

Baina, datu horrekin batera, enpresa txiki eta ertainen merkataritza elektronikoaren garrantzi eskasa aipatu behar dugu: dimentsio horren balioa % 22 da, EB-28an % 38ra iristen bada ere.

Orkestraren txostenak gai horri arreta berezia eskaintzen dio, 2017tik 2018rako aurrerapena oso txikia izan baita, ehuneko puntu bat ingurukoa besterik ez. Europar Batasuneko gainerako herrialdeek, ordea, batez beste % 2 hobetu dute, beraz, aldea handitzen ari dela nabarmendu beharko genuke.

 

 

Cuadro 3

Azken urtean gehien hobetu den bigarren adierazlea giza kapitalari dagokiona izan da. Bereziki azpimarratzekoak dira trebetasun aurreratuetan lortu diren balioak. Horien artean, eta 2017an bezala, nabarmendu behar da STEMeko gradudunen tasa handia. Horrek Euskadi lehenengo tokian jartzen du, bigarren herrialdetik, Irlandatik, tarte handi batera.

Cuadro 4

Informazio eta komunikazio teknologietako espezialisten kopuruak ere hobera egin du azken urtean, % 15 inguru gainera. Datu hori positibotzat du txostenak, batez ere kontuan hartuta lurralde honetan espezialisten tasa txikia dela, gainerako herrialdeekin alderatuta. Zalantzarik gabe, datu hori hobetzen jarraitu behar dugu, digitalizazioari behar bezala laguntzeko.

Cuadro 5

Lurraldeko konektagarritasunari begiratuta ere, goiko tokietan gaude. Txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa ongi dago konektagarritasunean, bai banda zabal finko eta mugikorrean, eta bai banda zabal azkar eta ultra azkarrean.

Cuadro 6

Etxeetan Interneteko zerbitzuen erabilerari dagokionez, Europako gainerako herrialdeetan gertatzen den bezala, ikusten da eskaripeko onlineko bideoaren erabilera handitu egin dela eta, aitzitik, atzera egin duela ikus-entzunezko baliabideak jaisteak. EAEko erabiltzailea ez da onlineko transakzioen oso zalea. Hala ere, azken ekitaldian hobekuntzak ikusi dira onlineko bankaren erabileran eta Internet bidezko erosketetan.

Cuadro 7
 

Portaera hori bera ikus daiteke zerbitzu publiko digitaletan ere. Gobernuaren zerbitzuak eta osasun elektronikoa Europako batezbestekoaren gainetik daude, baina herritarrek ez dute erabilera hain intentsiboa egiten.

 

Hala, lanak azpimarratzen du erabiltzaileak transakzio jakin batzuk Internet bidez egiteko aurki ditzakeen eragozpenetan sakondu behar dela. 2017ko ondorioak ikusirik, horrek zuzeneko lotura izan dezake kulturarekin eta, beraz, horrelako tresnetan konfiantzarik ez edukitzearekin.

Txostenak, bestalde, arreta berezia jartzen die heltze aro luzeagoa behar duten alderdiei eta, horrenbestez, 2018an hobekuntza handirik erakutsi ez dutenei. Gainera, alderdi horietan du Euskadik kokapenik kaskarrena. Beraz, epe ertainera dimentsio horietan hobetzea da erronka, euskal ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko.

Azpidimentsioen kokapenaren bilakaera (2017-2018)

 

Cuadro 8

 


Eskura ezazu argitalpen osoa esteka honen bidez: https://www.orkestra.deusto.es/euskadigitala/

 

DESIren datuak bistaratzea

Txosten honetan aztertutako dimentsioen eta adierazleen egoeraren eta bilakaeraren inguruko datuak eskuragarri daude, modu interaktiboan eta jaisteko aukerarekin, Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeari esker, helbide honetan: https://tools.orkestra.deusto.es/desi/

Informazio gehiago: www.orkestra.deusto.es

Argazkiak. 
 

30/01/2019 - Presentación del Informe Orkestra Economía y Sociedad digitales en el País Vasco 2018