Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 24Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatea erabateko presentzialtasunera itzuliko da urriaren 4an

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta hiru euskal errektoreek izan duten bileraren ondoren, aurrez aurreko irakaskuntzan berriro hastea erabaki da euskal unibertsitate sisteman eta Deustuko Unibertsitateak iragarri du urriaren 4an itzuliko dela erabateko presentzialtasunera. Pandemiaren aurreko normaltasunera edozein momentutan itzultzea aurreikusita, ikastetxeak 2021-2022 ikasturterako planifikazio bikoitza programatuta izan du. Beraz, orain dena du prest 10.274 ikasleen jarduera akademikoa osasun krisiaren aurreko egoerara itzuli dadin.

Irailean hasi dira klaseak presentzialtasun egokituko irakaskuntzan, 2020-2021 ikasturtean izan zuenean, presentzialtasuna % 70ekoa dela. Baina, Eusko Jaurlaritzak orain arte indarrean egon den irakaskuntza eredua aldatzeko erabakia hartu du, pandemiaren bilakaera positiboa, langileen eta ikasleen txertaketa maila eta koronabirusean zehar izandako kudeaketa ona ikusirik. Eta normaltasunera urriaren lehen hamabostaldian itzultzea aurreikusi du. Gauzak horrela, Deustuk ‘argi berdea’ eman dio ikasle guztiak gelara itzuli eta irakaslanari ekiteari. Albiste onak dira unibertsitateko elkartearentzat eta, bereziki, graduko 1. mailako 2.301 ikasle berrientzat eta Deustura aurten etorri diren atzerriko 430entzat, hasieratik bertatik gozatu ahal izango baitute % 100 presentziala izango den unibertsitateko bizitzaz.

Unibertsitatearentzat, presentzialtasunak erraztu egiten du ikaskuntza eta hobetu egiten du ikasleen unibertsitateko esperientzia. Beraz, merezi izan du plangintzako eta antolaketako ahalegin berezia egiteak, prest egon eta edozein momentutan errealitate berrira aldatzeko. Normaltasunera itzultzea indarrean dauden segurtasun neurri guztiak beteta eta bermatuta egingo da, maskarak jantzita eta gelak aireztatuta, besteak beste, distantziak mantentzen ez direnerako. Prebentzioko protokoloak, beraz, mantendu egingo dira; horiei esker eskaini dizkio Deustuk unibertsitateko elkarteari COVID-19aren kontrako segurtasun bermerik altuenak. Izan ere, pandemiaren hasieratik ez da izan kutsagune aipagarririk campusetan edo egoitzetan. Are gehiago, hil honetan ez da kasu positiborik izan Deustuko ikasleen artean. Esperientzia on horrek sendotu egiten du konfiantza, behar diren segurtasun neurriak betez gero eta inguruko pandemia egoerak horretarako bidea ematen badu, Deustuko gelek toki segurua izaten jarraituko dutela pandemiaren aurreko egoerara itzultzean.

Dena dela, eta erabateko presentzialtasunera itzuli ala ez itzuli, Unibertsitateak metodologia berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzen jarraituko du, apustu horiek pandemia aurreko 2022ko Deustuko plan estrategikoan jasota baitaude.