Datorren ikasturtean Deustuko Unibertsitatean master bat egin nahi baduzu, kontsultatu hemen 2021-2022 ikasturterako sarrera prozesuaren xehetasun guztiak: Sartzeko jarraibideak laster egongo dira eskuragarri Hona hemen egin nahi duzun masterra aukeratzen duzunetik zure matrikula egin arte jarraitu beharreko urratsak: NOTA: Si desea optar a estudios oficiales y a estudios propios de la UD, deberá cumplimentar dos solicitudes de ingreso, una de cada tipo, y podrá solicitar hasta 3 postgrados por cada tipo de estudio, por orden de preferencia. OHARRA: Ikasketa ofizialetara eta DUko ikasketa propioetara sartu nahi baduzu, sarrera eskaera bi bete beharko dituzu, mota bakoitzeko bat, eta gehienez 3 graduondoko eskatu ahal izango dituzu ikasketa mota bakoitzeko, lehentasunaren arabera. Beharrezko dokumentazioa: 1. Eskatzailearen nortasun agiria indarrean 2. Sarbide-ikasketetako kalifikazioak (Gradua, Lizentziatura, Ingeniaritza, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea), eskaera egin arte lortutakoak. 3. Motibazio gutuna 4. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagiriekin. 5. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. 6. Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana, baldin eta sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu. Nola egin sarrea eskaera ONLINE Aukeratu duzun masterrak elkarrizketa pertsonala eskatzen badu, masterraren zuzendaritzak zure hautagaitza baloratzeko elkarrizketa pertsonalerako deia egingo dizu. Posta elektronikoz jasoko duzu zuen aukeren ebaluazioa, lehenetsitako ordenaren arabera. Hala ere, zure aukera ebatzi ahala, jakin ahal izango duzu zer egoeratan dagoen eskaera bakoitza esteka honetan: deusto.es/secretariavirtual Eskaerak aldeko erantzuna jaso bezain laster bidaliko zaizu plaza gordetzeko jarraitu behar duzun prozedurari buruzko informazio zehatza. Master bakoitzean eskainitako plaza kopurua mugatua denez, Deustuko Unibertsitateak unibertsitateko master guztietarako nahitaezko "plaza erreserba" sistema ezarri du. Sistema honek zure plaza bermatzen du onartu zaituzten ikasketetan, matrikula ofizialaren konturako aurrerakin gisa diru sarrera bat eginez. Zenbateko hori masterraren guztizko baliotik deskontatuko da matrikula egiteko orduan. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure onarpen gutunarekin, eta bertan adieraziko zaizu zein egunetan egin dezakezun matrikula, betiere aurretiko hitzorduarekin.Sartzeko epea
1. Dokumentazioa prestatu eta ONLINE sartzeko eskaera egin.
2. Elkarrizketa pertsonala
3. Ebazpena
4. Plaza gordetzea
5. Matrikula