Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

1. Sarrera prozesua online

Noiz aurkeztu behar dut sarrera eskaera

2021/22 ikasturterako sarrera egutegia

2021/22 ikasturterako sarrera epea martxoaren 15etik maitzaren 31ra izango da. 

  • Sarrera argibideak laster egongo dira eskuragarri

Berezko tituluen egutegia eta sarrera prozesua graduondoko bakoitzaren sarrera atalean kontsultatu.

 

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

1. Eskatzailearen nortasun agiria indarrean 

2. Sarbide-ikasketetako kalifikazioak (Gradua, Lizentziatura, Ingeniaritza, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea), eskaera egin arte lortutakoak.

  • Ikasketa hauek Deustuko Unibertsitatean egin badituzu, Idazkaritza Birtualetik/Estranetetik jaitsitako espedientea aurkeztu dezakezu.
  • Titulu propioetan sartzeko, kontsultatu ikasketa bakoitzerako ezarritako dokumentazioa programaren webgunean.

3. Motibazio gutuna

4. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagiriekin.

5. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio.

Atzerriko Titulua duten ikasleek

Atzerrian egindako agiriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana, baldin eta sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu.
  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek eginak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero.

Garrantzitsua: Sarbidea ematen dizun titulua, matrikula egiterakoan aurkeztu beharko dena, diplomazia bidez edo Hagako Hitzarmeneko oharraren bidez legeztatuta egon behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.
 

Atzerriko agiriak legeztatzeko instrukzioak


Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrak

Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrek gutxieneko gaztelania maila dutela erakutsi beharko dute. Zehazki, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europar Esparruari dagokion B2 maila egiaztatu beharko dute (eranskina ikusi), ziurtagiria ekarriz edo Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak antolatutako proba gaindituz. Maila hori ez da beharrezkoa izango oso-osorik ingelesez eskaintzen diren ikasketetan

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT: Sarrera eskaera ONLINE

1. Sartu Idazkaritza Birtualean: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Sartu zure @opendeusto kontu eta pasahitzarekin

3.Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa

4. Aukeratu “master ofizialean izena ematea” edo 'berezko tituluan izena ematea', baldin eta zer programan izena eman nahi duzun.

5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak. Deustuko Unibertsitatea izanik, Idazkaritza Birtualetik edo Estranetetik jaitsitako espedientea aurkeztu dezakezu.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

7. Bete datu estatistikoak.

8. Berretsi eskaera.

9. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.

BESTE UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT: Sarrera eskaera ONLINE

1. Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala

2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.

1. Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
2. Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
3. Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
4. Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
5. Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
6. Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.

3. Egin eskaera linean

1. Idazkaritza Birtualean sartu: deusto.eus/idazkaritzabirtuala
2. Sartu zure NIUa eta pasahitza
3. Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua/masterra/doktoregoa
4. Aukeratu “master ofizialean izena ematea” edo 'berezko tituluan izena ematea', baldin eta zer programan izena eman nahi duzun.
5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.

Jatorrizko unibertsitatea ez bada agertzen 'Otros/sin especificar' aukeratu beharko duzu.

6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.

*Garrantzitsua: Eskatzen den dokumentu bakoitza fitxategi batean igo behar da.

7. Bete datu estatistikoak.
8. Berretsi eskaera.
9. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.