Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduondoko matrikula

Noiz eta nola egin graduondoko matrikula

Noiz egin dezaket matrikula?

Onarpen gutunean dago adierazita zein den esleitutako matrikula epea.

Esleitu zaizun epe horretan matrikula egin ezin baduzu, jar zaitez harremanetan Idazkaritza Orokorrarekin epea amaitu baino lehen. Epe hori amaituta matrikularik egin ezik eta Idazkaritzarekin harremanetan jarri ezik, plazari uko egin zaiola ulertuko da eta toki hori beste ikasle batentzat geldituko da.

Nola egin eskaera?

Matrikula posta bidez egin dezakezu dokumentazio guztia konpultsatuta eta onarpen-gutunean esleitutako epean bidali beharko dute graduondoa ematen den campuseko idazkaritza nagusira. 

Matrikula aurrez aurre egitea nahiago izanez gero, aurrez hitzordua eskatuta egin beharko duzu uztailaren 3tik aurrera.

COVID-19ak eragin duen osasun egoerari lotutako ohar garrantzitsuak:

  • Errespeta itzazu osasun agintariek zehaztu dituzten segurtasun eta higiene eskakizunak eta gomendioak (maskarak erabiltzea, gel hidroalkoholikoa, etab.).
  • Ezin izango da pertsona bat baino gehiago sartu; ikasleak berak edo baimendutako pertsonak baino ezin izango du sartu.
  • Ahal den neurrian, matrikula egiteko saihestu hitzorduaz bestelako joan-etorriak. Edozein zalantza izanez gero, telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidal dezakezu. Harremanetarako datuak dokumentu honen amaieran dituzu.
  • Alferrikako joan-etorriak saihesteko, aldez aurretik egiaztatu dokumentazio guztia duzula eta eskatutako moduan dagoela.
  • Edukiera mugatua denez, garrantzitsua da matrikula egiteko esleitu zaizun hitzordua errespetatzea.
  • Ekarri zure boligrafoa matrikularen egiaztagiria sinatzeko.

Nola eskatu aurretiko hitzordua?

Aurretiko hitzordua eskatzeko eta matrikula inprimakiak eta jarraibideak eskuratzeko moduari buruzko informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzu: https://estudiantes.deusto.es/login. Aurretiko hitzordua eskatu ahal izateko, @opendeusto.es helbide elektronikoa izan beharko duzu. Posta elektronikoz jasoko dituzu helbidea lortzeko jarraibideak.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Graduondoko matrikula berritzea 2020-21 ikasturterako

Graduondoko ikasketetan, datorren ikasturteko matrikula autozerbitzu bidez linean berrituko da, ondorengo epeetan:

  1. Uztailaren 28an eta 29an(ekainean-uztailean dena kalifikatuta duten ikasleen kasuan).
  2. Irailaren 24an eta 25ean (irailean kalifikatutako irakasgairen bat duten ikasleen kasuan)

Automatrikula egiteko jarraibideak posta elektronikoz jakinaraziko zaizkzu (@opendeusto.es kontura). Ikasleen Estranetean ere argitaratuko dira.

GARRANTZITSUA

  • 2020-20221ko matrikula egin ahal izateko, 2019-2020 ikasturtean matrikulatutako guztiak kalifikatuta egon behar du
  • Ikaslearen ardura da matrikula esleitu zaion epearen barruan egitea. Lineako matrikula egin beharko du esleitutako epe horren barruan.
  • Ikaslearen ikasketa espedientea oraindik osatu gabe badago, ikasturtean zehar dokumentazioren bat entregatzea eskatu zaiolako eta oraindik entregatu ez duelako, matrikula egin aurretik eraman beharko du Idazkaritza Orokorrera. Hala egiten ez badu, ezin izango du matrikularik egin.

Matrikula berritzeko argibideak