Hurbildu gu ezagutzera
Urtean zehar, hainbat ekintza antolatzen ditugu Deustuko Unibertsitateko graduondoen eskaintza ezagutu nahi dutenentzat.
Hainbat graduondo azoketan parte hartzen dugu, estatu mailan eta nazioartean ere, eta lurraldeko zenbait hiritan Graduondo Jardunaldiak antolatzen ditugu Deustuko Unibertsitateko master eskeintza aurkezteko.
Banan banako informazioa nahi dutenentzat ere, aurrez aurreko elkarrizketak eskeintzen ditugu graduondoen arduradunekin.
| Informazio JardunaldiakArratsalde batean zehar, Unibertsitateko fakultateetako ordezkariak Estatuko hainbat hiritara joaten dira graduondokoen eskaintzaren inguruko orientazioa eta bana-banako informazioa eskaintzera. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruña dira bisitatzen ditugun hirietako batzuk. Adierazi joango zarela, jardunaldietara joateko asmorik baduzu. |
Graduondoko azokakDeustuko Unibertsitateak Estatuko graduondoko ikasketetako azokarik garrantzizkoenetan parte hartzen du. Kontsultatu hirien egutegia eta eman izena interesatzen zaizkizunetan. Informazio zehatza jasoko duzu egiten ari zaren graduko ikasketen araberako graduondokoei buruz. | |
Nazioarteko azokakNazioarteko hainbat azokatan hartzen dugu parte, batez ere Kolonbian, Mexikon, Alemanian, Frantzian, Austrian, Holandan eta Belgikan. Hemen duzu herrialdeen, hirien eta daten zerrenda. | |
Aurrez aurreko elkarrizketakErabaki zaila da zein graduondoko egin aukeratzea, zein master egin dezakezun jakitea eta zein den egokiago ikustea zure lanbideko helburua kontuan hartuta. Hori dela eta, aurrez aurreko elkarrizketa bat eskatzea proposatzen dizugu, aukeratzen lagungarri izan dakizun. Telefonoz zein aurrez aurre egin daiteke campusean.. |