Masterraren helburu orokorra da psikologia, psikiatria eta antzeko diziplinetako profesionalak gaitzea eta espezializatzea bikote eta familien ebaluazio eta esku hartze psikoterapeutikoaren oinarrietan, hau da:
- Hainbat eskola terapeutikoren (estrategikoa, psikodinamikoa, estrukturala, narratiboa, integratiboa, jokabide, boweniarra) aplikazioa ezagutzea, norbanakoen, bikoteen eta familien jokabide eta emozio arloko zailtasunak konpontzeko.
- Jokabide eta emozio arazoak kontzeptualizatzea esparru sistemiko eta dinamiko eta erlazionaletan.
- Ikuskaritzapeko esku hartze psikoterapeutikoak ebaluatzea, diagnostikatzea, planifikatzea eta burutzea, oinarri estrategiko, estruktural eta dinamiko-erlazionalak abiapuntu harturik, kalitatera eta etengabeko hobekuntza bideratuta.
Programa lanbidera bideratuta dago, diziplinaren etengabeko garapena sustatzera; Familia eta Bikoteko Psikoterapian jarduteko gaitzera; ezagutza sistematiko, tekniko eta zientifikoak garatzera; eta...
1) Psikoterapeuta agiria eskuratzera, ondoren ikastaro praktiko bat eginez.
2) Doktorego programako prestakuntzarekin lotzera, ikerketaren esparruko hautazko irakasgaien eskaintzaren bidez.