Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Psikologia Orokorra

Praktikak

Helburua

Praktikek aukera emango dizute graduko ezagutza eta trebetasunak aplikatzeko, lan aurreko esperientzia biziko duzu eta, curriculuma aberastu, lana lortzeari begira. Fakultateak 200 zentro baino gehiagorekin ditu hitzarmenak eta zuretzako egokia den plaza eskainiko zaizu praktikak egiteko.

Egitura eta iraupena

Praktikak nahitaezko jakintzagai moduan daude eratuta matrikulatutako ikasle guztientzat. Horrek ematen dizkio ikasleari 30 ECTS, hiru irakasgaitan antolatuta:

practicas PGS
Irakasgaiak ECTS Iraupena Seihilekoa
Praktikak I 12 240 orduko egonaldia zentroan eta 60 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Bigarren seihilekoa (Lehenengo kurtsoa)
Praktikak II 12 240 orduko egonaldia zentroan eta 60 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Lehenengo seihilekoa (bigarren kurtsoa)
Praktikak III 6 120 orduko egonaldia zentroan eta 30 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Lehenengo seihilekoa (bigarren kurtsoa)

Toki batzuen kasuan, aurretiaz zentroaren baimen akademikoa izanik, era trinkoan ere egin daitezke praktikak, Masterraren lehenengo ikasturtean edo udako hilabeteetan.

Praktiken esparrua

Praktikak egin daitezkeen esparruak hauek dira:

  • Helduak: Arlo honetako helburu nagusia da osasun psikologikoa sustatzea edo berreskuratzea. Eginkizun nagusia da arazoak, gorabeherak edo buruko nahasmenduak dituzten pertsona helduekin lan egitea da. Horrelako lana egiteko zentroak honako hauek izaten dira: ospitale psikiatriko publiko eta pribatuak, osasun mentaleko zentroak, helduen psikiatria unitateak, kabinete pribatuak, arazo espezifikoetan (nortasun nahasmenduak, elikadura nahasmenduak edo espektro psikotikoko nahasmenduak), lan egiten duten zentroak, besteak beste. Arlo honetako erreferentziazko zentroak izaten dira, besteak beste, Aita Menni, Avances Médicos S.A, edo Osakidetzako Osasun Mentaleko zentroak.
  • Haurrak eta nerabeak: Arlo honetako helburu nagusia da osasun psikologikoa sustatzea edo berreskuratzea. Eginkizunak bi esparrutan garatzen dira:
    - Arazoak, eta buruko nahasmenduak dituzten haur eta nerabeekin lan egitea.
    - Gaixotasun edo desgaitasunen batek eragindako arazo psikologikoak dituzten haur eta nerabeekin lan egitea.
    Arlo honetan lan egiten duten zentroak, besteak beste, hauek izaten dira: haur eta gazteen buruko osasun zentroak, haur eta gazteen psikiatria unitateak, arazo espezifikoez arduratzen diren zentroak (APNABI eta Ikasbila), besteak beste.
  • Emakumea, familia eta bikotea: Arlo honek aukera ematen du familietako zenbait arazo ebaluatzeko eta horietan esku hartzeko gaitasunak garatzeko, familien inguruarekin zuzenean lotutako arrisku egoeren prebentzioan esku hartuz; eta, bestetik, familiako kideengan behar dituzten trebetasunak eta gaitasunak garatzekoa, osasun psikologikoa eta bizi kalitatea sustatzera bideratuta.
    Arloarekin lotutako arazoak, besteak beste, honako hauek dira: familia barruko indarkeria, guraso eta seme-alaben arteko gatazkak, bikotekideen arteko arazoak, etab. Arlo honetako praktikak honelako zentroetan egin daitezke: kabineteetan, orientazio eta familia terapiako zerbitzuetan, sexualitatearekin eta bikoteen arretarekin lotutako zerbitzuetan, etab. Gurekin lankidetzan aritu ohi diren zentroak Hobetzen, Lagungo eta Biko-Arloak dira.
  • Neuropsikologia: Arlo honetan sintomatologia neuropsikologikoa (urritasun kognitiboa, funtzionala, emozionala edo jokabidezkoa) duten pertsonen ebaluazio eta esku hartzeko helburuak garatzen dira, sintomatologia hori buruko nahaste (eskizofrenia), patologia edo izaera neurologikoa delarik (hartutako buruko kaltea, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, dementzia, etab.).
    Haurren eta helduen neuropsikologia zentroetan eta osasun mentaleko zentroetan garatzen da (adib. Aita Menni), elkarteetan (adib. ADEMBI, Apnabi), adinekoentzako egoitzetan, etab.

Praktiketako irakasgai guztiak praktiketako esparru bakar batean egiten dira. Ikasleek adierazi ahal izango dute zein esparru duten nahiago praktikak egiteko eta praktiketako koordinatzailea arduratuko da ikasleari praktikak egiteko esparru bat esleitzeaz, ikaslearen interesak eta batez besteko nota kontuan harturik.

Praktiketako zentroak

Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko prestakuntza praktikoan laguntzen duten zentro guztiek betetzen dituzte ECD/1070/2013 Masterraren aginduak arautzen dituen irizpideak. Zentro laguntzaileak Osakidetzakoak (Osasun mentaleko sarea eta ospitale orokorrak), kabinete eta kontsulta pribatuak, ospitale pribatuak, fundazioak eta elkarteak dira.

Zentro bakoitzera joango den ikasle kopurua esleitzea Unibertsitateari dagokio. Hark erabakiko du zein ikasle dagoen hoberen kualifikatuta praktiketako toki bakoitzerako. Erabakia hartzeko orduan, Unibertsitateak kontuan hartzen ditu zentroak gomendatu ditzakeen eskakizunak (adibidez, ikasleak dakizkien hizkuntzak, ikaslea zein ingurutan bizi den), ikaslearen interesak, aurretiko ibilbidea (ikasleak izena aurretiaz emateko fitxan zer adierazi duen) eta ikasketa-espedientea. Ibilbide bakoitzeko tutoreak izango dira tokiak ikasleei esleituko dizkietenak.

Praktiketako zentroak

Ikuskaritza klinikoa

Ikuskaritza klinikoan, esku hartze klinikoan esperientzia zabala duen eta irakaskuntzan diharduen kliniko batek laguntzen dio Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterreko ikasleari bere jakintza teorikoen inguruan hausnarketa egiten, esku hartzera bideratuta, baita bere gaitasun pertsonalak, eta harremanetarako eta komunikaziorako trebetasunak ebaluatzen ere.

Irakaskuntza arloko espazio horretan, irakasle ikuskariak aztertu egiten du kasu kliniko bat, kasu horren diagnostikoa, teknika terapeutikoak eta prozesu terapeutikoa bera, ikaslearekin batera eta osasun praktikak gogoan harturik. Planteatzen den ikuskaritza eredu biopsikosozial integralean oinarritzen da, eta kokapen terapeutikoa integratzailea da.

“Saio horien punturik sendoenak dira hausnarketarako eta esku hartzea planteatzen dugun eredua zalantzan jartzeko egiten zaigun gonbidapena, kasuaren gainean hipotesiak egitea, kasurako planteatu denaren egokitasuna edo artatzen dugun pertsonaren beharrizanak kontuan hartzea, besteak beste.

Horrek guztiak esan nahi du malgutasun handiagoa izatea judizioak egiteko eta diagnostikoak emateko orduan eta esku hartzeak planifikatzea gure lanbideko praktikan. Ikasle bakoitzaren arduraren barruan sartzen da neurri handiagoan edo txikiagoan inplikatzea, nahiz eta aukera bikaina izan psikologo gisa kontrastatzeko, gure trebetasunak praktikan jartzeko eta geure burua hobeto ezagutzeko."

Logo de la Universidad de Deusto

Marta González , 2016ko promozioa