Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Psikologia Orokorra

Aurkezpena

Masterra

Osasun arloko Psikologia arautzen duen Osasun Publiko Orokorrari buruzko urriaren 4ko 33/2011 legearen (2011ko urriaren 5eko BOE, 240) zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, derrigorrezkoa da Psikologiako gradudunek eta lizentziatuek titulazio hori egitea, Osasun Psikologo Orokorra izeneko osasun arloko lanbidean aritzeko.

Osasun Psikologia Orokorreko master honek lanerako prestatzen eta Psikologiaren osasun arloan jarduteko trebatzen zaitu:

- Kontsultetan
- Osasun-azterketak egiteko zentroetan
- Mendekotasuna gainditzeko zentroetan
- Gaixoen elkarteetan
- Etab.

Psikologiako zentro bat zabaldu aurretik eskatzen dute.

2003an, Osasun lanbideak arautzen dituen legean (44/2003 legea, LOPS izenez ezagutzen dena) ez zen osasun arloko lan gisa jasotzen Psikologia; BAPE (barneko psikologo egoiliar) bidez titulatutako Psikologia Klinikoko espezialistak baino ez ziren aintzat hartzen.

Ondorioz, legez, psikologoek ezin zuten osasun esparruan lanik egin (kontsultetan, osasun-azterketak egiteko zentroetan, mendekotasuna gainditzeko zentroetan, gaixoen elkarteetan, besteak beste).

Osasun Publikoko Legea onartzeko prozesuan, Diputatuen Kongresuak onartu zuen legea aldatzea xedapen gehigarri batekin, Osasun psikologo orokor lanbidea sortuz (2011/09/22, 2011/10/05 BOE).