Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia Klinikoa

Aurkezpena

Zergatik master hauek?

Ikasketa Ofizialen Plan Bateratua

Ikasketa Ofizialen Plan bateratu horrek lanbiderako prestatzen du ikaslea eta asmo nagusi bi betetzen ditu: batetik, lege aldetiko eskakizuna, Osasun Psikologia Orokorreko Masterra egin beharra baitago osasun esparruko psikologo lanbidean aritzeko; eta, bestetik, aipamen hori beste espezializazio batekin, Neuropsikologiakoarekin, aberastea; izan ere, esparru hori indar handia hartzen ari da Psikologia munduan

Hortaz, Ikasketa Ofizialen Plan Bateratua egiten dutenak prestatuta egongo dira...

1 - Osasun esparruko psikologo lanetan aritzeko:

- Kontsultetan
- Osasun azterketako zentroetan
- Mendekotasuna gainditzeko zentroetan
- Gaixoen elkarteetan
- Etab.

Psikologiako zentro bat ireki aurretik eskatzen den aurretiazko baldintza bat da.

2 - Neuropsikologiaren esparruan lanean aritzeko.

Neuropsikologia klinikoan aritzeko, graduondoko prestakuntza espezializatua izan behar da. Estatu mailan, ez dago bide ofizialetik aitortzen den prestakuntzako ibilbiderik. Eskaintzen den prestakuntza oso heterogeneoa da, eta ibilbide adina profesional daudela esan daiteke, lanbide horretan ari direnen artean.

Hala ere, Neuropsikologia klinikoaren garapena hain izan da handia gure herrialdean, prestakuntza ziurtatua duten profesionalen eskaera gero eta handiagoa da.

Deustuko Unibertsitatearen ibilbidea bi arloetan

Programako ikasleek Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean osasunaren arloan irakaskuntza eta ikerketako ibilbide zabala duten profesionalak izango dituzte, baita Psikologia eta Osasun arloko I + G + b-ko unitate bat ere, esku-hartze klinikoa nazioartean sendoak diren ildo eta ikertaldeei loturik.

Neuropsikologiari dagokionez, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua egin zuen 90ko hamarkadan. Psikologiako lizentziadun ikasketen barruan, espezialitateko ibilbide bat erantsi zen, arlo horrekin zuzenean lotuta zeuden 9 irakasgaikoa. Ikasleen artean, eskaerarik gehien izan zuen.

Bestalde, orain arte indarrean egon den Buru Osasunari eta Terapia Psikologikoei buruzko Unibertsitate Masterraren ordez, Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra jarri zen martxan 2014-2015 ikasturtean, eta berariazko ibilbide bat eskaintzen zuen Neuropsikologian, arlo horretako espezialistek eskaintzen zituzten modulu teoriko eta praktikoekin.

Gainera, 2010-2011 eta 2014-2015 ikasturteen artean, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako berariazko prestakuntza eskaini zuen: Neuropsikologiako Aditua.

2015-2016 ikasturtetik hona, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra eskaintzen du (Unibertsitate Kontseiluak ikasketa plana egiaztatuta, Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena jaso ondoren, eta 2015eko apirilaren 17ko Ministro Kontseiluaren Erabakiz tituluaren ofizialtasuna aitortuta; Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2015eko maiatzaren 7ko BOEn).