Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Neuropsikologia klinikoa

Aurkezpena

Zergatik aukeratu master hau?

Neuropsikologia garunaren eta jokaeraren arteko harremanak aztertzera aplikatzen den zientzia bat da. Neuropsikologia Klinikoan aritzeko, graduondoko berariazko prestakuntza teknikoa eta ikuskatutako praktika bikaina eskatzen da. Neuropsikologia Klinikoaren garapena hain izan da handia gure herrialdean, prestakuntza ziurtatua duten profesionalen eskaera gero eta handiagoa da.

Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua egin du 90. hamarkadaren hasieratik. Psikologiako lizentziaturaren barruan espezializazioko ibilbide bat eratu zen 1999an, arlo horrekin lotutako 9 irakasgai zituena, eta ikasleen artean eskaerarik gehien zuen ibilbidea izan zen. Bestalde, Buru Osasunari eta Terapia Psikologikoei buruzko Unibertsitate Masterrak Neuropsikologiako berariazko ibilbide bat eskaintzen zuen ikasketa planaren barruan, arlo horretako espezialistek emana. 2010-2011 eta 2014-2015 ikasturteen artean, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako berariazko prestakuntza eskaini zuen: Neuropsikologiako Aditua.

2015-2016 ikasturtetik hona, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra eskaintzen du (Unibertsitate Kontseiluak ikasketa plana egiaztatuta, Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena jaso ondoren, eta 2015eko apirilaren 17ko Ministro Kontseiluaren Erabakiz tituluaren ofizialtasuna aitortuta; Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2015eko maiatzaren 7ko BOEn).

Horrez gain, Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra ikasturte batean egiteko edo ikasketa ofizialen plan bateratua egiteko aukera dago Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrarekin batera eta bi titulazioak lortzekoa bi urtetan.