Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Ikasketa plana

Berariazko irakasgaiak

2020-2021 ikasturteko berariazko irakasgaiak

Belle Époque-ko historia: Versallesetik Sarajevora (1871-1914)
Irakaslea: Carlos Aitor Yuste.
Geografia eta Historiako lizentziatua. Historia Garaikidean eta egungoan espezializatua. Irakasle da Deustuko Unibertsitateko DeustoBideren programetan eta UNEDen ‘Senior’ izenekoetan. Radio Nacional de Españako zabalkundeko “Historias de la Medicina” saio laburraren ekoizlekidea eta aurkezlea da. ‘Eso no estaba en mi libro de historia de la medicina’ liburuaren autorekidea eta ‘La conjura de los libros’ eleberriaren autorea.
Ikastaro honen bitartez, Belle Époque izenez ezagutzen dugun garai historikora hurbilduko gara. 1871 eta 1914 urteen artean kokatu dezakegu. Garai horretako protagonistek irudi gehien bat positiboa eman digute, aurrerakuntza teknologikoak eta zientifikoak etengabe gertatzen zirela zirudien. Baina beste deabru batzuk ere erne ziren, XX. mendean zehar agertuko zirenak. Orainean konfiantza handiko garaia zen eta etorkizunera begira oraindik itxaropen hobeak zituzten. Zoritxarrez, Gerra Handiko lubakietako basatzatan krudelki lokaztuta bukatu zen dena eta ez zen gehiago berpiztu. Ikus-entzunezko materialetan (batez ere, aurkezpenetan; garaiko film laburretan edo soinuetan ere bai) eta klasean aztertuko ditugun testu garaikideetan oinarriturik, sasoi hura ezagutu ez ezik, haren inguruan hausnartzen ere saiatuko gara.

Osasuna eta prebentzioa
Irakaslea: Eva González – Osatoki.
Biologoa, Osatoki Osasun Eskolaren zuzendaria eta sortzailea (osasun eta prebentzio arloetara bideratutako erakundea). Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Arloko laguntzailea, baita zahartze aktiboan diharduen BBK Fundazioaren Sasoiko programarena ere. Erronka hau da: pertsonak bizi kalitateko urteak pilatzea.
Osasuna eta prebentzioa ikastaroaren helburua hau da: egiten duten pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea. Ikastaroak 4 atal ditu:Ikastaroak 4 atal ditu: lehenengoan zein mikroorganismo patogenorekin aritu behar izaten dugun borrokan sakonduko du, zehazki koronabirusarekin; bigarren atalak nutrizioaren alderik garrantzizkoenak lantzen ditu; hirugarren atalak kudeaketa emozionalaren gaitasunak jorratzen ditu, esaterako, erresilientzia edo estresa kontrolatzeko teknikak; eta azken atala gorputzaren biomekanikako monografiko bat izango da, gure artikulazioek zelan funtzionatzen duten ulertzeko. Gorputzak eta buruak zelan funtzionatzen duten hobeto ezagutzen badugu, osasuna hobetzeko hobeto trebatuta egongo gara.

Kixotea. Zelan ulertu eta gozatu klasiko bat
Irakaslea: Penélope Casado
Hispaniar Filologiako lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean irakasten du 1998tik. Intereseko eta laneko arlo garrantzizkoenak Urrezko Mendeetako literatura eta literatura garaikidea dira, baita Hizkuntzalaritza eta espainieraren didaktika bigarren hizkuntza gisa.
400 urteren ondoren, goza daiteke oraindik On Kixote Mantxakoa bezalako klasiko bat irakurtzen? Ikastaro honek behar beste zubi eraiki nahi ditu, egungo irakurleak gizakiaren erretratu zoragarri, konplexu eta sakon horretan sartzeko.
Berez, Kixotea odolean daramagu eta gure hizkuntzaren muinean dago, topiko eta esaldi egin bihurtuta. Baina kixotekeria barregarritik kixotezko heroikotasunera ustekabe ugari ditugu zain. Lehenengo nobela modernoa, literaturara hurbiltzen den lehenengo norbanakoa, narratzaileen joko konplexu eta zorrotzena, hizkuntza bat asmatzea, humanismoa eta inteligentzia. Benetan erotuta zegoen On Kixote?¿Zelako erokeria mota zen berea, itxurazkoa, benetakoa, borondatezkoa? Jolasean ari zen On Kixote? Eta hala bada, zelako jolas transzendentea zen hura, gaur egun, heldu eta posmodernook, oraindik ere tentatzen gaituena?
Autorearen bizitza nobela-itxurakotik (eta tragikotik) bizitzea tokatu zitzaion Espainia haluzinagarrira; nobelen teknikatik asmakizunaren sustraiak (folklorikoak, erasmistak, inauterikoak, etab.) miatzera. Hain eleberri izugarriak hurbilbide ugari ditu: irakurketaren plazera areagotzeko eta ulertzeko argibide ditugun guztiak hartuko ditugu.

Israel eta Palestina: izan daiteke bidezko irtenbiderik?
Irakaslea: Begoña Echabe.
Historiako doktorea Deustuko Unibertsitatean. Aisiako Ikaskuntzen Institutuko laguntzailea da eta Deustuko Unibertsitateko hainbat gradutan eman ditu klaseak. Estatu eta nazioarte mailako biltzar eta mintegi askotan parte hartu du. Ekialde Hurbileko antzinaroko historiari buruzko zenbait artikulu ditu argitaratuta.
1948an Israelgo estatua sortzeak eragin zuen israeldarren eta palestinarren arteko egungo gatazka, bi aldeen arteko borroka aurreko hamarkadetan ernetzen hasi bazen ere. Hirurogeita hamabi urteotan, bi komunitateek zenbait gerra bizi izan dituzte, baita bakea lortzeko hainbat saio egin ere. Lurralde hartatik heltzen zaizkigun azken berriek iradokitzen digute gatazka, konpontzeko bidean barik, gero eta gehiago korapilatzen ari dela. Zail ikusten da bi herrialdeak asetuko dituen irtenbide batera iristea.
Ikastaroak gatazka sustraietatik aztertu nahi du, ez jatorritik soilik, urteotan jokoan sartzen joan diren elementuak eta eragileak ere kontuan hartuta. Gatazka barrutik ulertzen saiatuko gara, arrazoia nork duen edo biktimak eta borreroak nortzuk diren ikustetik haratago.

Ekialde Urrunaren ikuspegiak europar artean
Irakaslea: Nerea Ayerbe.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako doktorea eta Giza Zientziak – Enpresako lizentziatua. Artearen Merkatuari eta lotuta dauden enpresen kudeaketari buruzko Masterra egin zuen Madrileko Antonio de Nebrija Unibertsitatean. Hainbat kultur erakundetan izan zuen esperientzia profesionalaren ondoren (Londreseko Sprovieri Gallery-n eta Consonni arte ekoizpeneko enpresan, besteak beste), gaur egun arte garaikidearen ikerketan eta irakaskuntzan bete-betean murgilduta dago.
Mendeetan zehar, europar kulturak miresmen izugarria sentitu du Ekialde Urruneko exotismoaz eta misterioaz. Txina eta Japonia inspirazio iturri agorrezinak izan dira europar artista ugarirentzat, Errenazimentutik aurrera. Ikastaro honetan, portzelanaren ibilbide bihurria jarraituko dugu, Jingdezhen-etik Meissen eta Sèvres-era. Pagodak bilatuko ditugu Ingalaterrako landazabaletan eta ikusiko dugu zergatik ezin ditugun ulertu Van Gogh edo Monet japoniar grabatuaren eraginik gabe.

Siderurgia Euskal Herrian: iragana, oraina eta etorkizuna
Irakaslea: Félix Bayón.
Industria Ingeniaritzako doktorea, Bilboko Industria Ingeniarien eta Telekomunikaziokoen Goi Eskolan. Gaur egun, Sidenor Aceros Especiales enpresako automobilen direkzioen merkaturako produktu arduraduna da. Hainbat argitalpen ditu gizarte berrikuntza arloan, altzairuaren berozko ijezketan eta automoziorako piezen forjaketan.
Siderurgiak Euskal Herrian izan dituen sustraien ikuspegi orokorra eman nahi du ikastaroak, altzairuaren fabrikazioak izan duen bilakaera eta izango duena. Altzairuaren fabrikazioa iraganean eta gaur egun eta bilakaera globalaren inguruko ideia batzuk ere eskainiko ditu.
Altzairua fabrikatzeko prozesua deskribatuko da, lehengaietatik hasita, tarteko prozesu nagusiak, azken produktua lortu arte. Joera teknologiko eta merkatuko nagusienak ere aztertuko dira altzairuzko produktuetan. Badaude beste puntu garrantzitsu batzuk ere: langileen prestakuntza, etorkizuneko joera teknologikoei erantzuteko adinako trebetasunekin; garapen teknologiko horiekin lotuta dagoen gizarte berrikuntza; eta Europako Batzordeak babestutako lanak, Siderurgia sektore erakargarria izan dadin profesional berrientzat. Azkenik, Euskal Herriko Siderurgiaren eta mundu mailakoaren norabidearen ikuspegia aurkeztuko da.

Gian Lorenzo Bernini. Ezinezkoa eskultura eginda
Irakaslea: Ricardo Aldama.
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziaduna, Pinturako espezialitatean, eta Irakaskuntzarako Gaitasun Ikastaroa egina. Pintorea da; museo eta erakusketa-aretoetan erakusten du. Irakaskuntzan ere badihardu, solasaldiak eta hitzaldiak eskaintzen erakundeei eta taldeei. “ARALDI” Elkartearen Pintura tailerreko irakaslea da Plentzian, eta Arteko irakaslea Algortako Adi Espazioan. 2000tik hona Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuan dihardu Arte irakasle lanetan.
Berninik bere boterea Erroman zabaldu zuen. Napolitik iritsi zen, aita harroaren eskutik. Aparteko sena zuen eskulturarako txikitatik, Mozartek musikarako zuena bezalakoa. Gortez gorte paseatzen zuen aitak eta kardinalak eta aita santuak liluratzen zituen. Loriara jaso zuten. Michelangelo handiaren ondoren eta Rodinen aurretik, Barroko garaiko eskultore handia dugu. Ezinezkoa eskultura eginda. Rafaelen erako gorteko cavaliere-a eta Caravaggioren (ikaragarri miresten zuen) estiloko pasiozko agerraldiak bateratzen zituen.
Marmol zurian, begitarte baten keinua, irribarrea, oihua, sumina, pasioa… imitazio ezina… baina lortu zuen. Mitologia, erlijio pasarteak, erretratuak bizi-bizi agertzen zaizkigu. Bahiketak, estasi erotikoa, irudi arin baina indartsuko multzoak, ezinezko mugimenduak, goranzkoak… marmol zuria findu egiten da, atzamarrak haragian sartzen dira, adarrak daude, atzamarretatik irteten diren hostoak… dena egin zitekeen. Dabiden keinua, tentsioz betekoa, haren aurrekari ospetsua ekintzara askatuz…
Lehiakideak ere haziko zaizkio, Borromini antagonista, haren hantuste mindua. Bera edo inor ez. Arrakasta batzuen artean, izan zituen porrot batzuk ere: San Pedroren dorrea, Versalles… Vatikanoan, haren kolomadia dago San Pedro plaza inguratzen, oraindik ere sinestedunei harrera egiten. Eta, bat batean, mirakulua: eszenografia osoa harrian. Santa Teresa estasian, gorputzak arimari egiten dion estasian baturik, hark bakarrik ezagutzen zuen erotismoan. Denak uzten zituen harri eta zur.Hura zen Barrokoaren boterea. Erroma osoak du haren arrasto ezabaezina. Plazak, elizak, iturriak, Navonatik Tritonera, Palazzo Barberinitik Villa Borghesera, ponte Sant’Angeloko aingerurik ederrenak gorde egin behar izan zituzten. Ederregiak ziren.

Bizitza Beatles-en aurretik. Jazzaren eta Bluesaren eragina gaur egun arteko herri musikan
Irakaslea: Nerea Alberdi.
Biolinista, konpositorea, musika konpontzailea eta orkestratzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna eta Berklee College of Music-eko Zinema eta Telebistarako Musika Konposizioko masterra. Gaur egun, musika konposatzen dihardu lanbidez, baita ikus-entzunezko hedabideetako orkestrazioan ere.
Nork ez du entzun Beatles-ei, Elvis Presley-ri edo Rolling Stones-ei buruz hitz egiten? Mundu osoan ospea duten artistak dira. XX. mendeko herri kulturaren benetako ikonoak dira, kritikak eta publikoak sobera ere laudorioz bete dituenak. Haien irudia musikaz harantzagokoa da eta eragin ikaragarria izan dute ondorengo artista asko eta askorengan. Baina, non aurkitu zuten inspirazioa autore horiek? Zein beste sortzailerengan aurkitu zituzten beren lanaren gako izango zirenak? Zeintzuk dira beren lanaren eta errepresentatzen duten eszenaren benetako sustraiak?
Ikastaro honetan, bluesaren, jazzaren, country-aren, gospelaren eta iparramerikar herri musikaren historian sakonduko dugu, XX. mendeko bigarren erdiko mendebaldeko herri musika eta kulturaren inspirazio iturri gisa. Ikusiko dugu zein jatorri duten: esklabotza, pertsona haien soinuak, erreferenterik ezagunenak, bilakaeraren gakorik garrantzizkoenak eta herentzia horren alderdi nagusiak. Artista horien unibertsoan murgilduko gara, beren ezaugarri berezietatik ikasteko eta gozatzeko eta ikasteko zergatik diren joan den mendeko legaturik handienetariko bat.