Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Ikasketa plana

Nahitaezko irakasgaiak

Lehenengo maila

  • Lan intelektualerako teknikak. Irakasgai honen helburuetako bat da estrategiak eta teknikak ezagutu eta aplikatzea unibertsitateko lan intelektualerako. Hori dela eta, titulazioaren irakasgaiei buruzko txostenak eta lanak egoki egiteko beharrezko urratsak ezagutzeko eta aplikatzeko ahalegina egingo da, bai eta zeregin akademikoak betetzeko gaitasun eta trebetasunetarako segurtasuna eta konfiantza hartzeko ere.
     
  • Inguruaren azterketa. Irakasgaiaren helburua da azken urteotan gure inguruan gertatu den aldaketa aztertzea. Honakoak azpimarratuko dira: Bilboko metropolialdean gertatu diren hiri aldaketen analisia; aldaketa demografikoen analisia; eta kultura aldaketen eta posmodernitatea sortzearen analisia.
     
  • Aisia eta bizi kalitatea. Eskoletan, aisiaren kontzeptuan sakonduko da, eta aisia esperientzia pertsonal eta gizarte fenomenotzat hartuko da; horretarako, aisiak pertsonaren ongizatean eta bizi kalitatean duen eragina aztertuko da. Helburua hauxe da: burua aisiazko esperientzia berrietara zabaltzea, aisia estilo esanguratsuagoa eratzeko.
     
  • Giza komunikazioa. Irakasgaia komunikazioaren interpretaziora dago bideratuta. Prozesu integratzailea eta sistemikoa da, giza harremanei berezko zaiena eta gaitasun sozio-emozionaletan eragina duena. Irakasgaia bukatzean, ikasleak prest egongo dira pertsonen arteko komunikazioaren oinarriak, elementuak eta helburuak ezagutzeko. Horrek esan nahi du hobeto ezagutu eta erabiliko dutela gizarte eta laneko harremanetan euren komunikazio estiloa, baita jendaurreko azalpenetan ere.

Bigarren maila

  • Espazioa eta gizartea. Azken bi mendeetako zientzia eta teknologia arloko paradigmaren garapenak, batez ere azken hogeita hamar urteotan, denbora eta espazio kontzeptuen transformazio sakona ekarri du. Paradigma horrek garatzeko bidean dagoen gizartea sortu du, eta, bertan, gizarte industrialaren ezaugarriak oso bizkor ari dira aldatzen. Norberaren nortasuna, “nor naiz?” eta “nor gara?” bezalako oinarrizko galderen erantzuna ahuldu egiten da. Irakasgai honek ez ditu galdera horiek erantzungo, baina erantzunak bilatzeko ezinbesteko ibilbidean laguntzea du helburu. preguntas, pero pretende acompañar en el itinerario vital de la búsqueda de las respuestas.
     
  • Giza garapena. Giza garapen kontzeptuak errotiko kontzeptu aldaketa bizi izan du azken hamarkadetan, eta orain arte neurtzeko erabili izan diren parametro ekonomikoei izaera subjektiboko beste parametro batzuk gehitu zaizkie, zoriontasuna edo ongizatea, esaterako. Paradigma berri horrek pertsona eta bere gaitasunak jartzen ditu eztabaida intelektualaren muinean, eta esparru egokia da giza garapena ulertzeko era berri horrek pertsonen bizitzan dituen ondorio eta eraginen inguruan eta aisiak hori lortzeko izan dezakeen paperaren inguruan hausnartzeko.
     
  • Giza eskubideen giltzak. Giza eskubideak gizakiarenak berarenak dira, berdin dio aitortu, errespetatu eta aplikatzen diren ala ez. Pertsona batek eskubideak gozatzeko dituen oztopoek ez dituzte eskubide horiek murrizten. Baina oztopo horiek kentzeko, hori errealitate bilakatzeko lan egin dezakegu. Giza eskubideen aldeko jarduera eraginkorrak horiek defendatzea, zabaltzea eta aplikatzea ekarriko du. Irakasgai honen bidez, giza eskubideak aztertu nahi dira; horretarako, zein garaitan sortu ziren, zein bilakaera izan duten eta gaur egun zer esanahi duten ikasiko da, bai ikuspuntu teorikotik, bai praktikotik, horien gaineko hausnarketa errazago egiteko.
     
  • Balioak, arrazoinamendua eta sormena. Balioen, arrazoinamenduaren eta sormenaren inguruko kontzeptu filosofiko nagusien genesia identifikatzea da irakasgai honen helburuetariko bat. Pentsatu denaren bidez pentsatzea: ikasleen pentsamendua eta hausnartzeko daukaten gaitasuna suspertzea, klasikoekin pentsatzeko. Horrela, bada, oinarrizko termino filosofikoak historian lehenengoz sortu zireneko eran aztertu eta ulertzeko bide emango da, eta errealitatearen gainean hausnartzeko beharrezko abiapuntuak ulertzeko modua sustatu nahi da.

Hirugarren maila

  • Artea ulertzeko eta gozatzeko gakoak. Begirada hezi egin behar da, dastamena edo entzumena egin ohi direnez; hala egin ezik, beti berdina ikustera kondenatuta egongo gara. Helburu hori lortu nahi da ikastaro honekin, pinturaz norbere kabuz gozatzeko behar diren baliabide batzuk eskura jarririk. Artearen historiako ikastaro bat baino artearen dastamenerako jauzia da hau, artelanetan murgiltzea, ohikeria estetikoak astindu eta gure ikuspegia aberasteko.
     
  • Erabateko osasuna. Gaur egungo gizartean, ongizateak eta bizi kalitateak garrantzi handia hartu dute. Irakasgai honen bidez, erabateko osasunaren kontzeptuan sakondu nahi da, ongizate gisa ulertuta, giza izaera osatzen duten oinarrizko hiru arloetan: biologikoan, psikologikoan eta sozialean. Horretarako, osasunaren faktore erabakigarriak landuko dira, bizitza osasungarria dakarten bizi estiloak, bai eta herritarren osasun onerako eta bizi kalitaterako beharrezkoak diren inguruneko aldaketak, ekintza politikoak eta ekonomikoak ere.
     
  • Kultura eta kristautasuna. Irakasgai honen helburuetako bat da kristautasunaren historiaren ikuspegi panoramikoa izatea, sortu zenetik gaur egun artekoa. Era berean, asmoa da aldi historikoetan eta egitura kulturalak desegin eta finkatzeko prozesuen bidez, kristautasunaren eta kulturen arteko harremanak zehazten dituzten kontuak zein diren ezagutzea. Aldi berean, kristautasunaren eta kristau erakundeen balorazioa egingo da, faktore kultural gisa: sorrera, sendotzea, erresistentzia eta aldaketa. Azkenik, egitura kultural bakoitzeko mendebaldeko zibilizazioko kristau ondarea zehaztuko da, beste jatorri bateko ekarpenekin bereizteko.
     
  • Etika eta giza prestakuntza. Ikastaroaren helburua da ikasleak ikus dezala fenomeno morala ezinbestekoa dela eta hausnarketa etikoa egitea beharrezkoa dela. Horretarako, hausnarketa etikoko ildo teoriko nagusiak eta teoria etikorik esanguratsuenetakoak aurkeztuko dira. Horien guztien bidez, oinarrizko gai moralen gaineko hausnarketarako jarrera garatu nahi da, eta, horretarako, arrazoinamendu morala landu eta hausnarketa etikoa bizi izandako moralean integratu nahi da.