Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Ikasketa plana

Hautazko irakasgaiak

Lehenengo maila

  • Zinea ezagutzeko jarraibideak. Irakasgai honen bidez, zinemaren historiara hurbilduko gara, film baten errealizazioaren atzean dauden alderdiak zabal aztertzeko, arte, industria eta ikuskizun den adierazpen modu horren zirrikitu ugariak ezagutzeko. Horretarako, zinemaren historiako funtsezko filmak aztertuko dira, eta aparteko arreta eskainiko zaio errealizazioari, ikusleari zer transmititu nahi zaion aztertzeko.
  • Kultura eta gizarte boluntariotza. Boluntario lana herritarrek gizartean parte hartzeko bide bat da, elkartasun antolatuaren erakusgarririk interesgarriena. Ikastaroaren asmoa da boluntario lanaz hausnarketa egitea eta, aldi berean, arlo horretako zenbait gaitan sakontzea: boluntario lanaren papera gure gizartean, boluntario lanean diharduten erakundeena eta herri administrazio publikoena zeregin hori sustatzen.
  • Asoziazionismoa eta herritartasuna. Irakasgai honetan, hausnartuko dugu zergatik den garrantzizkoa herritarrak inguruko gizartearekin, euren herriarekin edo auzoarekin konprometitzea, partaidetza ardatz harturik. Herritar konprometituak izatea gizarte demokratiko eta librea izateko bermea da.
  • Ingurumena eta elkartasuna. Gaur egungo munduan, ingurumenari buruzko arazoen eta gizarte arazoen artean dagoen lotura jorratzen du irakasgaiak. Aparteko arreta eskainiko zaie ingurumenari buruzko arazoen eraginak jasaten dituzten taldeei eta kasu zehatzak eta adibide errealak aztertuko dira.

Bigarren maila

  • Europar herritartasuna. “Europar Herritartasun” kontzeptutik sortzen den Europaren integrazio prozesuko proiektuaren egungo ikuspegia erakutsi nahi du ikastaro honek. Kontinenteak krisi ekonomiko larria bizi duen honetan, ikuspegi kritiko eta sakona egin beharra nabaritzen da, Europar Batasunaren helburuei buruz, estatu-kide izatearen abantaila eta desabantailei buruz, europar herritarren eskubide eta betebeharrei buruz, eta “europarren arteko elkartasuna” inoiz baino beharrezkoa izateari buruz.
  • Erlijio handiak. Ikastaroaren helburua da erlijio gertaeraren aurkezpen orokorra egitea, gaur egun gizakien artean indarra duten tradizio erlijioso handiak abiapuntu harturik. Horretarako, erlijio kontzeptua argitzetik abiatu eta sei tradizio nagusi aurkeztuko dira: animismoa, hinduismoa, budismoa, konfuzianismoa, taoismoa, islama eta judaismoa.
  • Musika genero eta zikloak. Ikastaroan genero musikal desberdinak (sinfonia, kontzertua, ganbera-musika, musika erlijiosoa, eszenikoa, etab.) aztertuko ditugu eta lan bakoitza konposatu zen garaiko "estiloan" dauden aldaketak entzun eta antzematen ikasiko dugu.
  • Ibilbidea historian zehar. Munduan historiak gertakari, ideia, kultura, arte adierazpen eta bestelako elementuei esker egiten du aurrera, garai bakoitzari bere ukitua eman dio eta autokontzientzia eta ulertzeko bideak eskaintzen dizkio.

Hirugarren maila

  • Gaur egungo gizartearen jatorria. Mendeetako geldialdiaren ondoren, XVIII. mendean, aldaketa globaleko prozesu bati eman zitzaion hasiera Europan. Irakasgai honetan, gaur egungo gizartearen jatorriak ezagutzeko ahalegina egingo dugu eta gaur egungo eboluzio historikoaren oinarrizko ezaugarriak identifikatuko dira. Horretarako, historiako zenbait mugarri aztertuko ditugu, gure garaiko gizarte eta politika funtzionamenduaren jarraibideak ulertzeko.
  • Musika ulertzeko gida. Ikastaroaren helburua da parte hartzaileek musika hobeto estimatzea, edozein musikazaleren esku dauden baliabideak erabiliz, nahiz eta prestakuntza akademikorik ez izan. Artistaren giza faktorea eta garai historikoak kontuan hartuta, musika hobeto ulertzen eta, ondorioz, gehiago gozatzen ahaleginduko gara.
  • Literatur lan nagusiak. Ikastaroaren helburua da irakurle zaletuari kritikarako eta analisirako gutxieneko tresnak ematea, irakurketaren esperientzian sakontzeko eta hura aberasteko: literatur kritikaren ikuspegi nagusienetariko batzuk jorratuko ditugu. Baina, betiere, bertsiorik praktikoenetik; izan ere, interpretaziorako aparatu horiek literatura lan nagusi unibertsal batzuei aplikatuko dizkiegu.
  • Euskal Kultura. Irakasgai honen bidez, euskal kulturari eta adierazpen esanguratsuenei buruzko ikuspegi orokorra eman nahi zaie ikasleei. Hori dela eta, irakasgaian, atal bi bereiziko ditugu:
    • Euskal foru zuzenbide zibil eta autonomikoko modulua. Irakasgai honek euskal kultura hoberen identifikatzen duen arlo bat hartuko du aztergai: Zuzenbidea. Alde batetik, Zuzenbide propioan sakonduko dugu, bai alderdi publikotik (Legebiltzarra eta Jaurlaritza, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak), bai alderdi pribatutik (ezkontzaren eta izatezko bikoteen araubide ekonomikoa, senipartea, testamentua egiteko askatasuna).
    • Euskal Herriko arte garaikideko modulua. Modulu honetan, Euskal Herriko gaur egungo pinturak analizatu, ezagutu eta aztertzen dira, sorreratik bertatik –XIX. mendearen erdialdetik, gutxi gorabehera– XX. mendearen azken hamarkadetara. 