Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Kultura eta Elkartasuna Elkartea

Zer da Kultura eta Elkartasuna Elkartea?

Deustuko Unibertsitateko "Kultura eta Elkartasuneko" ikasle eta ikasle ohien Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2002an sortua, eta Eusko Legebiltzarrak onartutako otsaileko 3/1998 legeak ezarritakoari lotua.

Zein da bere helburua?

Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitateko Programan matrikulatutako ikasleen, eta graduatutako ikasle ohien arteko harremana sustatzea eta hobetzea, kultura, jolas eta elkartasuneko jarduerak antolatuz eta burutuz, Unibertsitateak egiten duen eskaintza optimizatzen eta osatzen lagunduz.

Zein da bere eremua?

Elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoan betetzen du, batez ere, bere zeregina.

Zeintzuk dira bere xedeak?

Garrantzizkoenak, estatutuen arabera, honakoak dira:

  • Deustuko Unibertsitatearekiko loturak sustatzea, Unibertsitateko Graduatuko ikasleen eta ikasle ohien artean, Unibertsitateko bertako eta Estatuko beste elkarte batzuekikoak, gizartean belaunaldien arteko harremanak hobetzen laguntzeko.
  • Graduatuko ikasleeta ikasle ohiak ordezkatzea unibertsitateko ekitaldi akademikoetan eta bere parte hartzea eskatzen den foroetan.
  • Programako promozio desberdinetakoen artean dauden harremanak mantentzeko eta gizarte solidarioagoa, prestatuagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko jarduerak antolatzea.

Nola finantzaten da?

Bazkideen kuoten ekarpenekin eta Deustuko Unibersitatearen laguntzen bidez.

Nolako jarduerak burutzen ditu?

Kulturalak eta elkartasunekoak. Burututako jardueren artean, honakoak aipa ditzakegu:

1. Hitzaldiak. Elkarteak hitzaldiak, solasaldiak eta kultura aldetiko interesa duten irakurraldiak antolatzen ditu Deustun, jende guztiarentzat eta bereziki bazkideentzat zabalik izaten direnak. Jorratzen diren gaiek hainbat irakasgaitako prestakuntza osatzen dute, eta ibilaldiak eta erakustetetarako bisitaldiak eta antolatzen dira.

2.- Kontzertuak. Bazkideen arteko topaketarekin batera, eta bazkariaren edo afariaren atariko gisa, artista amateurrek euren musika lanak esagutzeko gnbitea luzatzen digute. Jarduera hauek Deustuko Unibertsitatean burutzen dira.

3.- Elkartasunaren txokoa. Txoko honen bidez, bazkideek interes berezia duten elkartasun ekimenen berri izaten dute, horretara gure bazkideen eta erakunde horien arteko lankidetza sustatzeko. Elkarteak, une jakinetan, eta bazkideek laguntzen duten GKEren baten eskariz, diru ekarpenak eginez ere parte hartzen du, hala eskatzen denean.

4. Ibilaldiak. Urtean bitan, behintzat, kultura interesa duten ibilaldiak antolatzen dira, egun osokoak edo asteburukoak, bazkideen arteko harremanak estutzeko jardunaldi gisa.

Nola antolatzen dira jarduerak?

Jarduera bakoitza garatzeko sortutako lan-taldeen bidez. Zortzi kidez osatutako Zuzendaritza Batzordea du (ikasle eta ikasle ohiez osatua), eta hilean behin elkartzen dira jardueren garapena sustatzeko. Halaber, badu batzar Nagusi bat ere, kontuak eta urteko proiektuak onartzeaz arduratzen dena.

Zenbat bazkide ditu?

gaur egun, Elkarteak ia berrehun bazkide ditu, batzuk Unibertsitateko Graduatua amaituta dutenak, hau da, ikasle ohiak, eta gainerakoak Graduatuko hiru mailetako bat egiten diharduten ikasleak.

Nola izan bazkide?

Elkartearen Idazkaritzan izena emateko eskaria eginez. bazkide izateko, ezinbestekoa da deustuko Unibertsitateko Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Graduatua amaituta edukitzea eta ikasten egotea.