Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

International Business

Aurkezpena

Mugak gaindituz

 Enpresa globalerako profesionalak

Gaur egun, enpresa asko eta asko ari dira aztertzen jatorrizko herrialdeko mugak gainditu beharra, beste geografi ingurune batzuetan presentzia lortzeko. Hainbat arrazoi daude horretarako: kostu ekonomiak bilatzea, edo hornikuntza iturri berriak; bezeroen merkatuak dibertsifikatzea; edo enpresaren hazkundea eta garapena. Eta dibertsifikazio geografiko hori gauzatzeko aukeratutako formulak askotarikoak dira: Barne garapena ingurune berrietara iristeko, atzerriko herrialdean eskuratzeak eta itunak...

Modu batera edo bestera, enpresa globalak erronka oso bereziak ditu aurrean, zuzendaritzako eta kudeaketako beharrei dagokienez. Herrialde eta ingurune askotan lan egiteak dituen baldintzatzaile sozial, kultural, ekonomiko eta legalen konplexutasun eta askotarikotasunak eta enpresa zuzendaritzako egitekoetako bakoitzarentzat (finantzak, marketina, giza baliabideen kudeaketa, logistika eta eragiketk,…) ikuspegi globalarekin pentsatzeak dituen zailtasunak ezinbesteko egiten dute nazioarteko enpresa kudeaketan berariazko gaitasunak dituzten profesionalak prestatzea.

Munduko 5 eremutan adituak

International Business masterrak munduko 5 eremu handietako nazioarteko negozioetan espezializatuko zaitu:

  • Asia
  • Ibero Amerika
  • Europa
  • AEB - Kanada
  • Afrika eta Ozeania

Benetako esperientzia nazioartekotutako enpresetan

Nazioarteko merkatu nagusietan negozio aukerak identifikatzeko eta baloratzeko eta nazioarteko estrategiak abian jartzeko gai izateaz gainera, parte hartzaileek benetako esperientzia eskuratu ahal izango dute nazioartekotutako enpresa batean, MIBren praktiken bidez. Presentzia globala duten enpresa ugarirekin lankidetzan aritzen gara.

Nazioarteko esperientzia ikasgelan

Irakasle guztiek esperientzia zabala dute nazioarteko kudeaketaren alorrean. Gainera, enpresetako profesional adituen parte hartzea ere izango dugu, nazioarteko merkatu desberdinetako benetako esperientzia aurkeztera etorriko direnak.

Sendotu ingeleseko gaitasunak

Ingelesa izango da, ahoz zein idatziz, masterraren ohiko hizkuntza:

  • Programa oso-osorik ingelesez eskaintzen da, irakasle eta laguntzaile guztiek eskolak ingelesez emango dituzte.
  • Parte hartzaileak herrialde desberdinetakoak izanik, ingelesa da lanerako hizkuntza komuna.
  • Nazioartekotutako enpresek eskaintzen dituzten lanbideko praktikek eta irteerek ingelesa ongi jakitea eskatzen dute.