Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

International Business

Aurkezpena

Norentzat da?

 Onarpen betekizunak

Prestakuntza akademikoa

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunak (edo baliokidea) edo unibertsitateko antzeko titulazioak.
  • Masterrean hastea eska dezakete baita ere karrerako azken urtean dauden ikasleek. Kasu horretan, behin betiko onarpena eskuratzeko baldintza ikasketak amaitzea izango da.
  • MIB egin ahal izango dute aldez aurretik ikasketa hauek dituzten hautagaiek:

    - Gradu bat edozein jakintza arlotan, beti ere gutxienez 60 kreditu ECTS gainditu badira Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako jakintza arloan (edo baliokidean), edo

    - Gradu bat edozein jakintza arlotan eta Graduondoko bat Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako jakintza arloan (edo baliokidean) edo graduondoko 60 kreditu ECTS Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako jakintza arloan (edo baliokidean). 

    - Hautagaia orain arte aipatutakoez bestelako egoera batean egongo balitz, Masterra egiteko aukera izango luke, Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren lehenengo mail gaindituz.  

    - Europako Unibertsitate Eremuaz kanpoko hezkuntza sistemetako tituludunek ere egin dezakete MIB, tituluak homologatu behar izan gabe. Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak aldez aurretik egiaztatuko du ikasketa horiek Espainiako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako unibertsitate tituluen prestakuntza maila baliokidea dutela eta titulua eman duen herrialdean Graduondoko ikasketetara sartzeko bidea ematen dutela. Indarrean dagoen legeriaren arabera, bide horrek ez du esan nahi, inolaz ere, pertsona horren aurretiko titulua homologatuko denik, edo aitorpen berezirik emango zaionik, Master ikasketak egiteko aukera besterik ez.

Ingeles maila

  • Ondoko agiriak aurkeztu ahal izango dira:

    - Certificate in Advanced English (CAE)
    - BEC Higher
    - TOEFL 80tik aurrera
    - IELTS 6,5etik aurrera
    - Beste aukera bat da Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Institutuak antolatutako proba egitea. Hirugarren aukera Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan C1 maila eskuratzeko ikastaroa egitea eta gainditzea da.
  • Hautagaiak MIBn sartzeko eskaera egiterakoan ingeleseko B2 maila besterik ez badu, behin-behineko onarpena izan dezake, matrikula egiteko garairako (irailerako) ingeles maila aurreratua badu. Horrela, behin-behinean onartutako hautagaiak onarpen eskaera egiten denetik matrikula egin arte ingeles maila hobetzeko konpromiso esplizitua agertzen du.

 Ikasleen profila

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunak (edo baliokidea), International Business Masterrak hasiera-hasieratik enpresen nazioarteko kudeaketan espezializatutako prestakuntza trinkoa eskaintzen duelako. Horrenbestez, funtsezkoa da aldez aurretik enpresen kudeaketaren eta administrazioaren alorrean edo antzekoetan prestakuntza edukitzea.

Gomendatutako profila 3 urte baino gutxiagoko esperientzia duten gazteak dira, edozein herrialdetakoak:

  • Enpresaren nazioarteko kudeaketan prestakuntza aurreratua behar dutenak.
  • Atzerrian lan egin nahi dutenak, nazioartekotze proiektuetan
  • Kultur aniztasuna balioesten dutenak eta ingurune berrietara egokitzen badakitenak.
  • Etorkizunean enpresa proiektuetako lider izateko gaitasunak dituztenak.
  • Ingelesez oso ongi moldatzen direnak.

International Business Unibertsitate Masterrean sartzeko profila

International Business Unibertsitate Masterreko irteerako profila