Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informatikako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Lan irteerak

Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra informatikako ingeniaritzaren esparruko laneko karreran jarduteko eta garatzeko bidea ematen du bost inguru desberdin baina osagarritan.

Masterrak esparru egokia eskaintzen die Informatikako ingeniariei, lanbideko bizitza aukeraz betea izan dezaten. Gizateriaren historian, gauza gutxik aldatu dute hainbeste gizartea hain epe laburrean teknologia berriek eta Internetek azken hamar urteotan egin duten adina.

Informazio sistemen zuzendaria

Enpresen funtzionamendua, negozio prozesuak ezagutzea, prozesuak optimizatzeko egokienak diren teknologiak aukeratzea eta erakundeentzat lehiakor izatea dira erakundeetako IKTen arduradunek egin beharreko zereginik funtsezkoenak.

  • Pertsona-taldeen kudeaketa. Informatikako talde edo sail bat osatzen dutenen profil ugariak ezagutzea eta lankidetzan aritzea eta, etorkizunean, lideratzeko gai izatea funtsezko trebetasunak dira lanbidean egoki aurrera egiteko.
  • Informazio sistemak ondo ezagutzea. Iraganeko sistemak ez dira nahikoa egungo eta etorkizuneko beharrizanei aurre egiteko. Erronka berrien aurrean, merkatuko azken soluzioak ikastea, erakunderik eraginkorrenek erabiltzen dituzten teknologiekin.
  • Teknologiei buruzko erabakia. Ezagutza teknologikoa izatea, egoera bakoitzerako eta erakunde bakoitzerako egokiak diren aukerarik onenak hautatzeko.

Softwareko proiektuen zuzendaria

Softwareko proiektuen zuzendariak “softwarea” lideratu, koordinatu eta ikuskatu egiten du, lehenengo urratsetatik hasi eta produktua eskura jarri arte, emaitzaren kalitatea eta sormen prozesua bermaturik. Tresna tekniko eta teknologikorik onenak ezagutzea eta menperatzea da arrakasta lortzeko bermea.

  • Proiektuen kudeaketa. Proiektuak helmugara iristeko funtsezko faktoreak ezagutzea: pertsonak, teknologia, denboraren eta baliabideen kudeaketa. Teknikarik onenak, ospe handiko adituen eskutik.
  • Kalitatea bermatuz. Aplikazioek ondo funtzionatuko dutela, hutsik ez dutela egingo, eta fidagarriak eta sendoak izango direla ziurtatuko duten teknikak eta tresnak menperatzea.

Softwarearen arkitektoa

Gaur egun ezin da ulertu eraikin bat arkitektorik gabe eraikitzea. Era berdinean, softwarea eraikitzea ingeniaritzako benetako lan bihurtu da. Zeregin horretan, softwarearen arkitektoek paper garrantzitsua jokatzen dute, aplikazioek euren zeregina betetzeko eta erakundeek eskatzen duten kalitatea izateko.

  • Erakunde bakoitzerako soluziorik egokienak eraikiz. Soluzio teknologikorik egokienetan aditu izateak erabaki zuzenak hartzeko modua ematen du, merkatuan dauden soluzio estandarrak ezartzetik hasi, soluzioak eta zerbitzuak integratu eta teknologia berriak garatzeraino.
  • Interneterako teknologietan adituak. Interneterako software sistemen eraikuntza gobernatzen duten teknikak, arkitekturak eta tresnak ondo ezagutzea, baita gaur egun eta hurrengo urteetan erabilienak diren eta izango diren eredu bereziak zabaltzea ere.

Informatikako segurtasunaren auditorea

Edozein erakundek behar du informazioa ziurtatu eta babestuko duten tresnak, teknikak eta politikak izan, aktiborik baliotsuenetarikoak dira-eta. Informazioaren segurtasuneko auditoreek berebiziko papera dute zibersegurtasuna bermatzeko, gertatu daitezkeen arrisku eta mehatxuez jabetzeaz eta horretan prestatuta egoteaz gain, arrisku horiek aurreikusteko eta eragina arintzeko ardura baitute.

  • Segurtasunaren teknologiak menperatzea. Informatikaren segurtasunaren arloetako bakoitzean dauden teknologiak menperatzea, segurtasuneko soluzio teknologiko berriak aukeratzeko, integratzeko, egokitzeko eta/edo garatzeko.
  • Sistemen eta aplikazioen segurtasuneko ikuskaritza. Erakunde batean aplikatzeko segurtasun-neurriak baliozkotzeko beharrezkoak diren teknika, tresna eta teknologietan aditu izatea, eta aholkularitza ematea, dauden beharrizan bereziak kontuan harturik.

Ikerketa eta berrikuntza

Ikuspegi kritikoa, erronka handietan irtenbide sortzaileak eta irudimen handikoak ematen dituena. Euren ezagutzea arlo eta diziplina guztietan zeharka aplikatzen eta garatzen duten ingeniariak.

  • Jakintzaren mugetan. Erronka teknologikoei erantzuna emateak esan nahi du egoera konplexuak gainditzea, teknikak eta tresna zientifikoak ezagutzea, eta lehenago pentsatu gabeko alternatibak planteatzea.
  • Bide berriak urratuz, etorkizuna asmatuz. Erakundeen zerbitzura dagoen konputazioa, produktu eta zerbitzu berriak sortuz berrikuntzan jarduteko. Sektore askotako zentro teknologiko eta enpresetarako balioa ekarriko duen ikerketa sortuz.
  • Informatika, jakintza arloen arteko lotura. Informazioaren eta komunikazioaren teknologikoei esker, gero eta bategite teknologiko handiagoa dugu. Teknologia diziplina ugarikoa bihurtzen da, eta hainbat aplikazio eremu ditu: bioinformatika, nanozientziak, marketina, industria-prozesuak eta osasuna, besteak beste. Denetan, informazioa benetan balio handikoa da, eta egoki kudeatzea da arrakasta izateko gakoa.