Masterraren zuzendaritza
Tituluak zuzendari arduraduna izango du, eta honek garapen ekonomiko egokia bermatzeko eta ikasleei laguntza eta orientazio iraunkorra emateko ardura izango du. Halaber, Idazkaritza Teknikoa ere izango du.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua
Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, Orientaziorako Zerbitzu Orokorra du, eta honek kontsulta psikopedagogiko espezializatua eskaintzen du, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko; halaber, ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, ikasprozesua erraztu eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.). Curriculum Egokitzapeneko Unitatea ere badu.
Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzua dute, Masterraren zuzendaritzarekin batera, ikasle horiek graduondoko titulu honen unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko arduraduna izango dena.
Nazioarteko Harremanen Bulegoa
Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanen Bulegoaren laguntza ere badute, integrazio fase honetarako, eta hauen gaineko informazioa eta laguntza eskuratu ahal izango dute bertan:
- Bisen tramiteak
- Egoitza baimenak
- Ostatua
- Zerbitzu eta aseguru medikoak
- Tokiko zerbitzuak
Beste zerbitzu batzuk
Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:
- Liburutegia erabiltzeko orientazio ikastaroak
- Laneratzeko Zentro Integrala (DeustoAlumni)
- Gizarte Laneko Zerbitzua
- Beste batzuk
Matrikulatu ondoren, parte hartzaile bakoitzari tutore bat esleituko zaio, eta honek orientatu, lagundu eta gainbegiratu egingo du bere lanean.