Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Masterraren helburu orokorra

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra industria ingeniariaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duen master ofiziala da. Lanbide arautua da, eta prestigio handia du ingurune akademiko eta profesionalean. 1935eko irailaren 18ko Errege Dekretua,Industria Ingeniarien Lanbide Atribuzioei buruzkoa.

Testuinguru honetan, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak helburu du gaur egungo industria jardueraren erronka berriei aurre egiteko gai diren ingeniariak prestatzea. Gainera, master honek doktoregoko ikasketetarako sarbidea ematen die beren karrera profesionala ikerketara bideratu nahi duten ikasleei.

Funtsezko informazioa

Ficha resumen ing organizacion industrial
Iraupena Urte eta erdi, hiru seihileko
Kreditu kopurua 90
Dedikazioa Dedikazio osoa
Toki kopurua 60
Hizkuntza Gaztelaniaz, batez ere
Praktikak Hautazkoak, 6 eta 18 ECTS kreditu bitarteko esleipena
Titulazioa Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Irakastokia Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa

Sartzeko eskakizunak eta Onarpenerako irizpideak

Sartzeko eskakizunak

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean sartzeko, indarrean dagoen legediak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira. Zehazki, master honetarako sarbidea ematen duten ikasketak hauek dira:
1.Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua edo baliokidea, oinarrizko prestakuntzako modulua eta industria adarreko modulu komuna jasotzen dituena eta CIN/351/2009 aginduaren 3. atalean ezarritako berariazko teknologietako 48 kreditu betetzen dituena.
2.Industria Ingeniari Teknikoko lanbiderako gaitzen duten tituluak hauek dira: Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua, Industria Kimikako Ingeniaritzako Gradua, Ehun Ingeniaritzako Gradua. Masterra egiteko beharrezko prestakuntzako osagarriak ezarri ahal izango dira, hala ere.
3.Industria adarreko beste edozein titulu, kasu bakoitzean beharrezko jotzen diren aurretiazko prestakuntzako osagarriekin; esaterako, Industri Antolaketako Ingeniaritza, Industria Diseinuko Ingeniaritza, Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa, etab.

Onarpenerako irizpideak

  • Industria Ingeniariaren profil orokorrarekin duen tituluaren antzekotasuna. Lehentasuna izango dute Industria Teknologien Ingeniaritzako gradudunek edo industria adarreko berariazko teknologien eta titulu generalisten arteko gaitasunetan oreka duten tituluak dituztenek. Hala ere, sartzeko eskakizunak betetzen dituzten titulu espezialista bateko hautagaiak onartu ahal izango dira, masterreko gaitasunen garapen egokia ziurtatzeko masterrarekin batera prestakuntzaren osagarriak egin beharra izan arren.
  • Ikasketa-espedientea. Emaitza akademikoak kontuan hartuko dira: irakasgaietan ateratako nota, zein deialditan gainditu dituzten irakasgaiak, ingelesez irakasgaiak egin izana, praktikak egin izana eta nazioarteko mugikortasuna egin izana.
  • Beste hizkuntza batzuetako maila. Kontuan hartuko da ingeles maila, baita hirugarren hizkuntzena ere (euskara, alemana edo frantsesa).

100 puntuko ebaluazioa izango da eta taula honetako irizpideak hartuko dira kontuan: 

Criterios de admision eu
Irizpidea Puntuazioa
Gomendatutako sarrerako profilaren betetze maila 40 puntu
Ikasketa-espediente ofiziala 40 puntu
Ingeles maila - hirugarren hizkuntzak 10 puntu
Aurretiazko lanbideko/ikerketako esperientzia 10 puntu
Motibazioa 5 puntu

Gainera, Masterreko zuzendariak elkarrizketa bat egin ahal izango du. Elkarrizketa hori aurrez aurre, bideokonferentziaz edo telefonoz egin ahal izango da, ikaslearen motibazioa balioesteko.