Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hezkuntza Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketa

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Lineakoa. Denboraldi osoan edo partzialean.
  • Egutegi orokorra: Irailetik uztailera
  • Tokia: Lineakoa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Lineakoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: Ez dago ezarritako kopururik
  • Titulazioa: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterra

Praktikak

Masterreko edukiak eta jarduerak testuinguruan egokitu eta ikastetxeetan egiteko dira. Irakasle tutoreari dagokio ikuskatzea jarduera bakoitzaren ikuspegi praktikoa, gainerako edukiak egiten dituen bezala.

Alderdi praktikoa agerikoa egiten da, batez ere, Masterraren amaierako lana egitean. Berrikuntza arloko lan bat da, testuinguruan kokatu eta ikastetxe batean aplikatzekoa. Masterraren amaierako laneko tutoreak orientatu eta ikuskatu beharko du masterrean zehar eskuratutako gaitasunak aplikatzen diren.

Praktikak egiteko, bi alderdi esanguratsu izan behar dira kontuan:

  • Lineako master bat da. Horrek baldintzatu egiten du praktiketako hitzarmenak egiteko aukera.
  • Ikasleen portzentaje altua lanean ari diren profesionalek osatzen dute: zuzendariek edo zuzendaritza taldeko beste kide batzuek, koordinatzaileek, edo zuzendaritzari laguntzen dioten irakasleek edo zuzendari izateko edo zuzendaritza taldeko kide izateko aukera dutenek. Horrek esan nahi du hezkuntzako erakundeetan ari direla lanean eta zuzendaritzarekin duten hurbiltasunak aukera ematen diela masterrean garatutako gaitasunak aplikatzeko.

Bi alderdiok gomendagarri egiten dute praktikak jatorrizko ikastetxeetan egitea.

Jatorrizko ikastetxerik ez duten pertsonen kasuan, masterraren zuzendaritzak eta koordinazioak konpromisoa hartzen dute praktiketako ikastetxe bat aurkitzeko, eta ikasleek eurek ere proposatu dezakete erreferentziazko hezkuntzako erakunde bat.