Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hezkuntza Premia Bereziak

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza-mota: Aurrez aurrekoa eta denbora osokoa
  • Egutegi orokorra: Urritik ekainera ala irailera
  • Non ematen den: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: as., az. eta og., 17:30etik 20:30era
  • Hizkuntza: Gaztelania. Praktikak eta lanak euskaraz egiteko aukera.
  • Zenbat leku dauden: 40
  • Titulazioa: Hezkuntza Premia Bereziei buruzko Unibertsitate Masterra

Metodologia

Aurrez aurreko ikastaroen metodologia

Irakasgaiak lanbideko praktikara daude bideratuta eta parte hartzeko metodologia aktiboak erabiltzen dira gehienbat:

  • Lantegiak
  • Talde txikietako lanak
  • Eztabaidak talde handietan
  • Bideoen eta kasuen azterketa

Tutoretzak praktiketarako, lan akademikoetarako eta masterraren amaierako lanerako

Lan akademikoak, practicumeko memoriak edo masterraren amaierako lana egiteko, ikasleak tutore baten laguntza izango du, aholku eman eta jarraipena egingo diona, bereziki elkarrizketa pertsonalen edo posta elektronikoaren bidez.
 
Praktiketako metodologia

Praktikei dagokienez, hauexek dira funtsezko elementuak:

  • Zentroetan aktiboki parte hartzea, era honetako jarduerak egiteko:
    • Hezkuntza premia berezien ebaluazio psikopedagogikoa.
    • Banaka edo taldeka esku hartzeko programen garapena eta ezarpena.
    • Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen bizi kalitatea, hezkuntzako eta gizarteko inklusioa sustatuko dituzten baliabide komunitarioetarako sarbidea eta ezagupena.
    • Eskola gero eta inklusiboagorako bidea erraztuko duten antolaketa, metodologia eta ekintzen analisia.
  • Praktikaren inguruko hausnarketa. Masterreko ikasleak bi tutore, gutxienez, izango ditu: praktikak egiten dituen tokiko profesional bat, berarentzat formalki izendatua dena; eta unibertsitateko arduradunetako bat. Laguntza horiekin, ikasleak gogoeta egin beharko du bere praktikaren gainean eta ondorioak bi txostenetan jaso, txosten bat egin beharko baitu practicum bakoitzeko.

Evaluazioa

Programaren ebaluazioa etengabekoa eta prestakuntzakoa da. Hiru ardatz ditu:

  • Ikasleak bederatzi lan akademiko egin behar ditu ikasturtean zehar. Tutoreak ebaluatuko ditu, aurrez aurreko elkarrizketa baten bidez. Kalifikazio horiek eta ikaslea ikastaroetara etorri deneko indizeak osatzen dute Hezkuntzako inklusioa eta Zailtasun zehatzen trataera psikopedagogikoa gaietako irakasgaien kalifikazioen oinarria. Bederatzi lan horien ebaluazioa ikasleak lanak eman ahala egiten da, urritik maiatzera.
  • Kanpoko praktikak hezkuntza premia berezien arloan gaian, kalifikazioak honakoak haztatuz egiten dira: ikaslearen autoebaluazioa, praktiketako zentroko tutorearena eta unibertsitateko tutorearena. Kanpoko praktiketako irakasleak bisitaldia egingo du praktiketako zentroko tutorearekin elkarrizketa izateko. Gai horrek dituen bi practicumen ebaluazioa eta kalifikazioa praktikak amaitzean egingo da.
  • Masterraren amaierako lanaren kalifikazioa honetatik ateratzen da: Masterreko klaustroko hiru irakaslek osatutako epaimahai baten aurrean lana defendatuta (notaren % 70) eta Programako Zuzendaritzak egindako txostenaren bidez, bertan jasoko delarik ikaslearen ibilbide globala (kalifikazioaren % 30).

Gaien ebaluazioa gainditzeko bi deialdi daude: ohikoa eta apartekoa. Lehenengoa otsailean izaten da; eta, bigarrena, uztailean, Masterraren amaierako lanaren kasuan izan ezik. Kasu horretan, ohiko deialdia uztailean izaten da eta apartekoa irailean.