Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Irakasleak, tutoretzak eta orientazioa

Orientazioa eta baliabideak

Laguntza eta orientazio sistemak

sistemas apoyo orientacion
Tituluaren zuzendaria Ikasleei etengabeko laguntza eta orientazioa emateko eta garapen akademiko egokia bermatzeko ardura izango du.
Koordinatzailea - Ikasleei bana-banako arreta eskaintzeaz arduratuko da.
- Ikasleen lanen jarraipen ahalik eta bana-banakoena egingo du.
 
Praktiketako unibertsitateko tutorea (DU) eta zentroko tutorea Practicuma egiten duten bitartean, ikasleek bi tutore izango dituzte: bata, praktiketako zentroan; eta, bestea, unibertsitatean.
Masterraren amaierako lanaren zuzendaria Tutore batek, doktore aditu batek, ikasleen lanak bideratuko ditu eta laguntza emango die ikasleei, proiektuen inguruko aholkuak emanez, lanak egoki egiten direla ikuskatuz eta burutuz.

Ikasle berriei harrera egiteko prozedura

Masterrean onartua izan ondoren, ikasleak, onarpen-gutunarekin batera, beste hauek jasotzen ditu:

  • Matrikula egiteko prozesuari buruzko informazioa: matrikula egiteko epea eta ordutegia, eta erantsi beharreko dokumentuak.
  • Gaien eskaintzari buruzko informazioa
  • Ikasgidak
  • Aurrez aurreko tutoretzako ordutegiak
  • Online tutoretzen prozedura
  • Unibertsitatean eskura dituen espazio eta baliabideei buruzko informazioa
  • ALUD2 plataforma erabiltzeko prestakuntza
  • Klaseen eta aurreikusitako ebaluazio-aldien egutegia

Programakoko Zuzendaritzak lehen eskola-egunean hartzen ditu ikasleak. Harrera-saio bat egiten da: Unibertsitatearen aurkezpena, bertako zerbitzuen berri eman (liburutegia, kirolak, Gaurgiro –kultura,gizarte eta boluntario laneko jarduerak-, Orientazio Zerbitzua, Gizarte Laneko Zerbitzua, Fotokopiak, Idazkaritza eta Dekanotza, etab.) eta programaren nondik norakoak azaltzen dira.

Laguntza eta orientazioko beste mekanismo batzuk

Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Beste herri batzuetako ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza dute integratzeko aldian. Etengabe ematen die informazioa eta laguntza bulegoak ikasleoi, zenbait izapide egin ditzaten: bisatuak eta erresidentziakoak, ostaturakoak, osasun-zerbitzu eta -aseguruetakoak, eta tokiko zerbitzuetarakoak.

Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:

Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitatea bertako titulazioetan garatzen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Liburutegia

Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ)

Deustuko Unibertsitateko Liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazioek honakoak dituzte:

  • 9.536m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • Irakurketarako 3 gela, 750 posturekin.
  • Talde lanerako 12 gela.
  • Ikasleen mintegietarako 12 gela.
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat
     
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du, wifia barne, eraikin osoan.

9.000m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. Guztira, 997.153 bolumen ditu, euretatik 13.734 aldizkako paperezko argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira.

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da. 

Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak

Bilboko campusak 4 ordenagailu gela ditu ikasleek erabiltzeko. Guztira, 253 ordenagailu daude instalatuta 509,12m2tan. Gainera, baditu beste gela batzuk, Ingeniaritza Fakultatekoak, eskura jarri daitezkeenak, behar izanez gero. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.

30 azpiegoitzatik gorako web orri korporatiboa du, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera etortzeko behar den informazio guztia duena, baita sartzeko eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.

Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hau dena ikusi eta aztertu dezakete:

  • Euren datu pertsonalak ikusi
  • Azterketa egunak kontsultatu
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak egiaztatu
  • Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak
  • Ikasketa espedientea
  • Azterketa egunak, orduak eta azterketak berrikusteko tokiak
  • Iragarkiak
  • Blog interesgarrien estekak eskatu
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu web bidez
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen errektoreordearekin harremanetan jarri zuzenean
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa hartu
  • Ekintza solidarioetan izena eman
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dituzte, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

e-learningeko plataforma (ALUD)

Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud on-line plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.

Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • Hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak...
  • Lankidetzan aritzeko taldeak osatu.
  • Irakasle eta tutoreekin harremanetan egon.
  • Parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.