Familiako gatazkak konpontzeko borondatezko prozesua da familia bitartekaritza, prozedura judizialen alternatiba moduan hartzen dena.
Familia bitartekaria beti izaten da figura inpartziala, erabakitzeko ahalik ez duena, gatazkan dauden aldeei laguntza eta orientazioa ematen diena, arazo horretan inplikatuta dauden guztientzat onargarria izango den irtenbidea topatzeko elkarrizketaren bidez.
Horretarako, familia bitartekariak ezagutzak izan behar ditu esparru juridikoaz, familien funtzionamenduaz eta dinamikez, familia inguruko gatazka egoerez, gatazkak konpontzeko komunikazio estrategiez, etab.
Lan irteerak
- Familia bitartekaritzako zentro edo zerbitzuak
- Lanbidean era pribatuan aritzea.
- Autonomia erkidego eta udaletako talde psikosozialak.
- Adingabeak babesteko zerbitzuak.
- Neurri judizialen zerbitzuak.
- Elkarguneak.
- Etab.