Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Egitaraua

  • Kredituak: 90 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa
  • Egutegi orokorra: Urrian hasiko da (18 hilabete)
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Al., as., eta az., 16:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Leku kopurua: 30
  • Titulazioa: Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterra

Gaitasunak

Oinarrizko gaitasunak

Unibertsitate masterraren oinarrizko gaitasunak (861/2010 Errege Dekretua, uztailaren 2koa) hauek dira:

  • Ideiak garatzean eta/edo aplikatzean originalak izateko oinarria edo aukera ematen duten ezagutzak izatea eta ulertzea, sarri askotan ikerketaren testuinguruan.
  • Hartutako ezagutza eta arazoak konpontzeko gaitasuna inguru berrietan edo ez oso ezagunetan aplikatzeko gai izatea, ikaslearen ikasarloarekin zerikusia duten testuinguru zabaletan edo diziplina anitzekoetan.
  • Ezagutzak bereganatzeko eta iritziak emateko konplexutasunari erantzuteko gai izatea, dituen ezagutza eta iritzien aplikazioari lotutako gizarte- eta etika-erantzukizunei buruzko hausnarketak barne hartzen dituen informazioa oinarri hartuta –nahiz eta informazio hori osoa ez izan edo mugatua izan-.
  • Ateratako ondorioak eta ondorio horien euskarri diren ezaguerak eta arrazoibideak argi eta anbiguotasun barik adierazteko gai izatea publiko espezializatuari zein ez espezializatuari.
  • Neurri handi batean, autonomiaz eta modu autogidatuan ikasten jarraitzeko behar diren ikaskuntza-trebeziak edukitzea.
     
Gaitasun orokorrak

competencias generales master
Pertsonen arteko komunikazioa Talde-lana Gatazken tratamendua eta negoziazioa
Arazoak konpontzeko gaitasuna Erabakiak hartzea Plangintza
Aniztasuna eta kultura artekotasuna    

Berariazko gaitasunak

Ikasleek berariazko gaitasun batzuk jasoko dituzte masterrean, eta horiei esker gai izango dira, besteak beste:

  • Pertsonekin esku hartzen dutenean, haien beharrizanak, asmoak eta arazoak identifikatzeko; eragiten dieten eta beren bizitzako testuingurukoak diren gizarte faktoreak antzemateko; eta, batez ere, horien guztien oinarrian dauden alderdi psikosozialak, norbanakoaren zein talde eta elkartearen mailakoak, zeintzuk diren ikusteko. Ondorioz, diagnostiko psikosozial egokia egiteko gai izango dira eta esku hartze psikologikoa egiteko helburu egokiak ezartzeko, baita beharrezko adituen txosten psikologikoak egiteko ere.
  • Laguntzeko harreman egokia izateko eta pertsonek eta taldeek dituzten emozioak egoki kudeatzeko ere, profesionalarenak berarenak barne.
  • Banaka edo taldeka prebentzioan lan egiteko, dolu, estres akutu eta kroniko, krisi humanitario eta bestelako egoeretan dauden pertsonekin.
  • Pertsonen eta taldeen arteko gatazkak kudeatzeko, negoziazio eta bitartekaritza tekniken bidez, hainbat testuingurutan (familian, eskolan, elkartean...). Gaitasun horrek familiako bitartekaritzako aitorpen ofiziala jasotzeko aukera emango du.
  • Laguntza eta autolaguntzako taldeak dinamizatzeko, aldaketa eta krisi egoeretan dauden pertsonentzat.
  • Izaera psikologikoko esku hartzeko proiektuak diseinatzeko, exekutatzeko eta ebaluatzeko, era kritikoan, hausnartuta eta adostuta, gizarteko esku hartzea jaso behar duten taldeen partaidetza aktiboa oinarri harturik eta talde horietan lidergoa izanik.
  • Ikerketa psikologiko egokiko eta zorroztasun akademikoko prozesuak (teorikoak eta enpirikoak, oinarrizkoak eta aplikatuak) sortzeko, diseinatzeko eta praktikan jartzeko gaitasuna erakusteko, gizarte esparruan. Gaitasun horrek gaituko du ikaslea Psikologiako Doktoregoko programako ikasketak egiten jarraitzeko.