Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Aurkezpena

Nori zuzenduta dago?

Sartzeko komeni den profila

Masterra Psikologiako lizentziatu edo gradudunentzat da, bereziki arlo hauekin konpromisoa hartuta dutenentzat:

  • Gizarte aldaketarekin
  • Justizia sustatzearekin
  • Gizarte-egoera ahulean dauden taldeen ongizatearekin 

Aintzat hartuko da pertsonak...

  • Egoera ahulean dauden taldeekin lan egiten duten erakundeekiko aurretiazko harremana izatea.
  • Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna, talde-lanerako jarrera eta heldutasun pertsonala izatea.
  • Ingeleseko B2 maila izatea.

Tituludunaren profila

Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterraren helburua da Psikologiako tituludunak psikologia eta gizarte arloko eta elkarteko esku hartzearen esparruan lan egiteko prestatzea. Horrela bada, master honetako tituludunaren profilak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Hausnarketa pertsonala egiteko gaitasuna izango du gizarte egoera konplexuetan, gizarte erantzukizuneko eta etikako ikuspuntutik; errealitatea zalantzan jartzeko gai izango da profesionala; erantzun berritzaileak bilatuko ditu; eta oinarri dituen ezagutzak eta ondorioak komunikatzeko gai izango da.
  • Programa amaitzean, tituludunak beharrezko gaitasunak izango ditu, gizartean esku hartzeko psikologo funtzioak bete ahal izateko, lanbideko teknika, estrategia eta tresna propioak ezagutu eta erabiltzeko, bere laneko esparruen barruan. Funtzio horiek Espainiako Psikologoen Elkarte Ofizialak deskribatu ditu. Gaitasunak deskribatuta daude, horiei dagokien atalean.

 Indarrean dagoen legeak ezartzen dituen eskakizunez gain, sartzeko irizpide hauek egongo dira:

1. Ebaluazio positiboa jasotzea masterrean sartzeko. Ebaluazio horrek irizpide hauek izango ditu kontuan:

  • Sarbideko titulazioko (Psikologiako Gradua) ikasketa-espedientea, Masterrarekin lotutako graduondoko prestakuntza edo etengabeko prestakuntza izatea (ebaluazioan % 45eko pisua du).
  • Aurretiazko lanbideko esperientzia, praktikak erakundeetan eta boluntario lana (ebaluazioan % 15eko pisua).
  • Beste hizkuntza batzuk ezagutzea, bereziki ingelesa, B2tik gorako maila (ebaluazioan % 10eko pisua).
  • Programa egiteko motibazioa, helburu profesionalak, prestakuntzak kualifikatzen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak, taldean lan egiteko gaitasuna eta heldutasun pertsonala (ebaluazioan % 30eko pisua).
     
2. Programa egiteko denbora eta finantza baliabideak dituzula frogatzea.

Aldeko ebaluazioa jasotzeko, Batzordeak bi prozedura erabiliko ditu:

Hautagaiak ekarritako dokumentazioa balioetsiko da:

  • Sarrera-eskaera beteta
  • Masterrerako sarbidea ematen duten ikasketa ofizialen ikasketa espedientea
  • Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa
  • Idazlan pertsonala
  • Elkarrizketa pertsonala. Honakoa hartuko da kontuan:
  • Masterra egiteko motibazioa
  • Helburu profesionalak
  • Programak prestakuntza ematen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Heldutasuna