Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartea eratzeko Etika

Egitaraua

Orientazioa eta baliabideak

Tutoretzak

Tutoretzak funtsezko baliabide metodologiko bihurtzen dira ikaskuntzarako, aurrez aurrekoak izan zein birtualak izan.

Gainera, ikasle bakoitzak koordinatzaile bat izango du Unibertsitatean, kanpoko praktiketarako, lanbidera bideratutako mintegiaren jarraipena egiteko eta Masterraren amaierako lana prestatzeko (hiru espezialitateetan).

Laguntza eta orientaziorako mekanismoak

Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko eta hau eskaintzen du:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapenerako Unitatea.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Nazioarteko Harremanetako bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko harremanetako bulegoa ere badute laguntza emateko, integrazio faserako, eta gai hauei buruzko informazioa eta laguntza eskatu ahal izango dute:

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak 

Beste zerbitzu batzuk

Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:

Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan ematen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Deustuko Unibertsitateko liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei eskaintzen die zerbitzua

Instalazio hauek ditu:

  • 9.536 m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600 m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • irakurketarako 3 gela, 750 postu.
  • talde-lanerako 12 gela
  • ikasleen mintegietarako 12 gela
  • 33 karrel edo kabina, 66 ikertzailerentzat
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa dago eraikin guztian, wifia ere bai.

Ostatua

La Universidad de Deusto cuenta con un Colegio Mayor. Dispones asimismo de otras opciones de alojamiento que puedes consultar en el siguiente enlace:
 
Aukeratu non bizi