Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartea eratzeko Etika

Egitaraua

Helburuak eta metodologia

Programaren helburua da Etika aplikatuaren arloko trebetasun eta teknika zehatzei lotutako prestakuntza sendotzea. Aparteko erabilgarritasuna du goi mailako hezkuntza eremuetan, administrazio publikoetan eta gizarte zibileko erakundeetan lan egiten duten aholkularientzat eta profesionalentzat, horietan behar beharrezkoa baita:

  • Ingurune konplexuetan moldakortasunez, trebetasunez eta sen etikoz lan egitea, pertsonen, taldeen eta erakundeen artean bitartekotza lanak egiteko, etikan oinarritutako elkarrizketaz, deliberazioaz edo negoziazioaz baliatuz.
  • Egokitzapen etikorako tresnak diseinatzea eta eraginkortasunez erabiltzea, sormenez eta egoera berezi bakoitzari egokituta.
  • Gizartea eratzeko prozesua arrazoituz aztertzea, azaltzea eta ebaluatzea, etika aplikatuen ikuspegitik.

Metodologia

Moduluak eta gaiak lantzen dituen ikaskuntza eta irakaskuntza eredua Deustuko Hezkuntza Ereduan zehazten da. Eredu honen helburua da ikasteko modu autonomo eta esanguratsua sustatzea eta, horrela, ikaslea arlo guztietan (pertsonalean, sozialean, etikoan, akademikoan eta profesionalean) erabat garatzea.

Masterraren formatua erdipresentziala denez, ALUD plataforma erabili ahal izango duzu baliabideak eta dokumentazioa erraz eskuratzeko, bai eta tutoretzen bidez ikasprozesuaren jarraipena egiteko ere. Plataforma honen bidez:

  • material eta baliabideak eskuratu ahal izango dituzu: testuak, bideoak, webak…;
  • lankidetzan aritzeko taldeak osatu;
  • irakasle eta tutoreekin harremanetan egon;
  • parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.