Titulua gizarte eta lan arloko ikuskaritza eta complianceko aditu mailako espezializazioa lortzera bideratuta dago. Batez ere, gai horietan ezagutzak zabaldu nahi dituztenei eta laneko beste irteera bat edo ikerketa munduan hasi nahi dutenei zuzenduta dago, besteak beste:
- Zuzenbideko, Lan Harremanetako, Giza Baliabideetako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatu eta gradudunei.
- Gizarte eta lan arloko prestakuntzako edukiaren antzekoa edo aurreko puntuan aipatutakoena baino altuagoa duten unibertsitateko titulazioetakoei.
- Ikastaroaren koordinatzailearen arabera, jakintza arlo horretan esperientzia nahikoa ziurtatzen duten pertsonei.