Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte eta Lan arloko Ikuskaritzako eta Complianceko Aditua

Aurkezpena

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundeak garrantzi handikotzat jotzen dute enpresa arloko betebehar juridikoen araudia betetzeko etengabeko prestakuntzako eskaintzeko ahaleginak bateratzea, bereziki lan eta gizarte arloko ikuskaritzaren eta aholkularitzaren espezialitate juridikoan.

Zertan datzan

izarte eta Lan arloko Ikuskaritzako eta Complianceko Adituak 30 kreditu ditu, erabat gaztelaniaz ematen da eta enpresetan iruzurrak egitea prebenitu nahi du, eta lagundu lan harremanen eta giza baliabideen politika ahalik eta eraginkorrena izaten eta enpresako lan giroa optimizatzen.

Ikuspegia nagusiki praktikoa du, kasu errealetan oinarritua, eta CEALek (Gizarte eta Lan arloko Ikuskarien Europar Zentroa) sortutako aplikazio informatiko bat erabiltzen du, ikuskariaren lana errazteaz gain, gida gisa balio baitu Arau teknikoak betetzeko orduan.
Unibertsitateko titulu propio hau berritzailea da; eta Zuzenbideko, Lan Harremanetako, Giza Baliabideetako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako graduko unibertsitateko ikasketak amaitzen dituztenentzat dauden lan irteeretan dagoen orientazio aldaketarekin lotua. Hortaz, gradu horiek amaituta ateratzen diren pertsona guztientzako laneko beste irteera bat da, baita profesionalentzat eurentzat ere, gai horietan espezializatuz ezagutzak zabaldu nahi dituztenentzat, hain zuzen.
Ikastaroko eduki guztiak daude diseinatuta ikasleek maila profesionaleko espezializazioa lortu dezaten lan eta gizarte arloko kontrolean eta compliance arloan, eta ikuskaritza eta aholkularitza txostenak prestatzeko trebatzen ditu.
Prestakuntza espezializatu horrek hobekuntza dinamika sortzeko modua sortuko du enpresen barruan, barneko ikuskaritza eta compliancearen bitartez; eta, hartara, etengabeko hobekuntza prozesu batean, inork nahi ez dituen zehapenak saihesteaz gain, lan harremanen eta giza baliabideen politika eraginkorra eta zuzena, eta enpresako laneko giroa hobea izatea lortuko da.

Ikastaroaren barruko gaien artean, berez balio altua duten arloak eta gizartean ageriko estimua dutenak daude; hala nola, enpresan genero indarkeriari aurrea hartzeko eta indarkeria hori antzemateko protokoloak, jazarpen mota desberdinak eta sortutako gatazkei aurrea hartzeko eta horiek konpontzeko bitartekoak; genero berdintasuneko compliancea; gizarte erantzukizun korporatiboa; laneko segurtasuna eta osasuna; zehapeneko ohiko compliancea ISO-UNE 19.600, jokabide kodeak eta protokoloak; arauen kontrola egin eta arauok betetzeko protokolo bat ezartzea enpresan, pertsona juridikoen erantzukizun penala, etab. Hartara, graduatzen den ikasleak, adierazitako gaiak ikasteari esker, eta horretarako izan beharreko jarrera, sentiberatasuna eta beharrezko arreta bereganatu eta barneratzeaz gain, enpresaren gizarte ingurua kudeatu ahal izango du prebentzioko protokoloen bidez eta antzemandako egoeren aurrean jardunez; eta irtenbide egokia eman ahal izango die arazoei, ikasitako teknikak eta protokoloak erabiliz eta ezarriz.

Logo IVAS Colegio Abogados 