Gaitasunak
Gaitasun orokorrak
Berariazko gaitasunak
Metodologia
Pertsonak kudeatzeko tekniketan gaitzen duten gaietan, metodologiak aurkezpen teorikoak eta enpresetako kasu errealen azterketa uztartzen ditu. Halako metodologiak erabiltzen dira: rol jokoak, simulazioak, eskolan lanak aurkeztea, etab.
“Zuzendaritzarako trebetasunak” eta “Coachingaren praktika: hastapenak” moduluak dira programaren bereizgarri nagusiak. Horrela lortzen da zuzendaritzako rolean funtsezko diren gaitasunen garapena. Gai bakoitzaren hasieran, parte hartzaileei nork bere gaitasunen diagnostikoa egitea eskatzen zaie –horretarako behar dituzten tresnak eskainiz –, ondoren norberak hobetzeko alderdiak identifikatzeko eta, irakasgaia bukatzen denerako, alderdi horiek hobetzeko ekintza plana diseinatzeko.
Parte hartzaileek Enpresako Praktikak edo Giza Baliabideetako Proiektu bat ere egin behar izaten dituzte. Kasu batean zein bestean, tutoretza saioak izango dituzte giza baliabideen esparruko profesionalekin. Haiekin zehaztuko dituzte prestakuntza helburuak eta landu beharko dituzten edukiak. Gainera, parte hartzaileei jarraipena egingo diete, helburuak betetzen direla bermatzeko.