Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Baliabideak

Praktikak edo hobekuntza proiektua

Praktikak edo Proiektua

tabla
Praktikak (esperientziarik ez duten parte hartzaileentzat)
  • Ikastaroaren hasieratik, lanean ari ez diren parte hartzaileek praktikak eta eskolako saioak batera egiteko modua izango dute. Era horretara, enpresan jasotzen duten esperientziari esker, eskolako ekarpenak aberasten dituzte.
     
  • Horrekin batera, eskolan jasotzen dituzten ezagutzak eta gaitasunak ia berehala jartzen dituzte praktikan.
  • Informazio gehiago praktikei buruz 
Parte hartzaileek enpresa hauetan egin dituzte praktikak
tabla
Hobekuntza proiektua (lanean ari diren parte hartzaileentzat)
  • Programaren eskolako lehenengo hiruhilekoan zehar, lanean diharduten parte hartzaileek euren erakundeko pertsonen kudeaketaren egoeraren diagnostiko bat egiten dute. Horren ondoren, hobetzeko arlo bat edo batzuk identifikatzen dituzte, eta horiek izango dira giza baliabideetako proiektua garatzeko oinarria.
  • Era horretara, proiektuak modua emango die parte hartzaileei pertsonen kudeaketako arlo batean sakontzeko, programan jasotako ezagutzak enpresaren egoerara aplikatuz; hola, erakundea hobetzen lagunduko dute.

    Giza baliabideetako profesionalak arduratzen dira modulu horren irakaskuntzaz.
  • Proiektuari buruzko informazio gehiago 

Lan Irteeren Saila

Deusto Business Schooleko Lan Irteeren Sailaren helburua da enpresa errealitatearekin harremana ahalbidetzea eta Unibertsitateko Masterretako parte hartzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko tresnak eskaintzea.
Lan Irteeren Sailak DBSko unibertsitate masterretako parte hartzaile guztiei ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie:

tabla
 1. Praktikak Lan Irteeren Sailak praktiketako eskaintzen kudeaketan lagunduko du, parte hartzaileen profiletara egokitutako praktikak lortzeko.
2. Korporazioen aurkezpenak Lan Irteeren Sailak graduondoko ikasleak beren profilei dagozkien hautagaiak eskatzen dituzten enpresetako aurkezpenetara gonbidatuko ditu, aurkezpenera joan eta hautagaitzak aurkezteko aukera izan dezaten.

Gainera, aurkezpen horietatik abiatutako hautaketa prozesuen berri emango du eta graduondokoen profilak eskaintzen dituzten enpresei hautagaiak eskaintzeko lotura emango die. 

3. Enplegua  Deusto Business Alumniko enplegu poltsaren bidez, graduondokoetako ikasleek Deusto Business Schoolekin lankidetzan aritzen diren enpresekin zuzenean kudeatzen diren eskaintza guztietara aurkezteko aukera izango dute, baita webean argitaratzen diren 2.0 eskaintzetara ere. 

4. Prestakuntza 
Lan Irteeren Sailak mintegiak eta lantegiak antolatzen ditu graduondoko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzeko. Besteak beste: CV + aurkezpen gutunari buruzko mintegia, Nola prestatu elkarrizketa bat, Linkedin eta enplegua bilatzeko tresnak… 
5. Banakako lanbide orientazioa  Eskatuz gero, norberaren CV eta aurkezpen gutuna berrikusteko zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik hitzordua eginda.  