"Klase teorikoak eta praktikoak aldi berean egiteko aukera daukazunez, jasotako jakintzak praktikan jar ditzakezu."
Laura Enríquez
Gizarte langilea. Gerontologiako Masterra. 2017.
"Klase teorikoak eta praktikak kanpoko erakunde batean aldi berean egiteko aukera daukazunez, jasotako jakintza teorikoak praktikan jar ditzakezu. Oso lagungarria da goi mailako kualifikazioa duten profesionalen eskutik ikastea, arlo horretan duten esperientzia ezagutzea; kontzeptu , teoria, trebetasun edo ereduak aplikatzea, ikaskuntza sendotzeko."
Teoria eta praktika

Laura Enríquez, Gizarte langilea. Gerontologiako Masterra. 2017.
Praktikak dira Gerontologiako Unibertsitate Masterraren oinarrizko prestakuntzako baliabideak. Praktikei esker, ikasleek pertsona nagusiekin esku hartzeari buruzko laneko errealitatea ezagutzeko aukera dute, ikuskaritzapean.
Gerontologiako Masterreko praktikek 17 ECTSko dedikazioa dute. Ikaslearen jatorrizko autonomia erkidegoan egin daitezke.
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak urtero sinatzen ditu prestakuntzako lankidetza-hitzarmen berriak pertsona nagusien esparruko praktiketako zentroekin.