Unibertsitateak badu matrikula egin aurreko informazio sistema, eta hor hartzen dute parte Unibertsitateko zerbitzu zentralek eta titulazioaren arduradunek.
Deustuko Unibertsitateko aurretiazko informazio sistemak eta Masterrerako erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira:
Master tituluaren zuzendaritza
Masterreko tituluaren idazkaritzatik eta zuzendaritzatik informazioa ematen zaie eskatzen duten pertsona guztiei. Tituluko zuzendaritzak eta bertako administrazioko langileek informazioa zabaldu eta zalantzak argitu ditzakete, adostutako elkarrizketa batean, telefonoz edo posta elektronikoz.
Tutoretzak
Tutoretzak funtsezko baliabideak dira ikaskuntzarako. Aurrez aurrekoak edo birtualak izan daitezke. Irakasle guztien prozedura metodologikoaren parte dira, ikasleari laguntzeko. Ikasle bakoitzak bere tutorea izango du Unibertsitatean, ikasketetan laguntzeko eta orientatzeko, baita hautazko gaiak, praktiketako zentroak eta ikerlanaren gaia aukeratzen laguntzeko ere.
Ikasle Berrien Bulegoa
Deustuko Unibertsitateak badu jendearentzako arreta-bulegoa, eta bere egitekoa da Unibertsitateko prestakuntza-eskaintzan interesatuak daudenak artatzea. Zerbitzu horretan, interesatuak hartu egiten dira, eta banan-banan azaltzen zaie zelakoa den titulazioa, zer behar den eta noiz aurkeztu behar den sarrera-eskaera, eta bai zer beste informazio garrantzitsu dagoen ere.
Unibertsitateko Laguntza Zerbitzua
Deustuko Unibertsitateak ikasleei ikasteko laguntzen inguruko informazioa (bekak, maileguak, etab.) emateko zerbitzu bat du. Laguntza horiek graduko eta graduondoko ikasleentzat dira. Informazio hori banan-banan ematen zaie unibertsitateko bulegoan, telefonoz, posta elektronikoz edo web orriaren bitartez.
Unibertsitateko web orria
Unibertsitateko web orriak, edo Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako Institutuak, Unibertsitateko web orriaren barruan, graduondokoen web bat du, eskaintza, araudiak, baldintzak, sartzeko epeak eta bestelako informazioa jasotzen dituena. Web horretan informazio eskaerak egin daitezke, eta titulazio bakoitzetik bidaltzen da erantzuna; sarrera eskaera on-line egin daiteke; eta harremanetan ere jarri daiteke tituluaren arduradunekin.
Harrera-saioa
Programako zuzendaritzak hartzen ditu ikasleak eskolako lehen egunean. Harrera-saio bat egiten da: Unibertsitatearen aurkezpena, bertako zerbitzuen berri eman (liburutegia, kirolak, Gaurgiro –kultura,gizarte eta boluntario lana-, ostatua, Orientazio Zerbitzua, Gizarte Laneko Zerbitzua, Fotokopiak, Dozimoteka, Idazkaritza eta Dekanotza, etab.) eta programaren nondik norakoak azaltzen dira.
Zerbitzu orokorrak
Ikasleak honakoak ditu eskura:
- Deustuko Unibertsitateko Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroaren barruan dago liburutegia eta bibliografia funts osoa. Ikasteko gelak ditu, ordenagailudun aretoak eta droga-menpekotasunetako eta antzeko gaietan espezializatutako liburu bilduma zabala eta askotarikoa ditu.
- Deusto Alumni
- DeustoPsych, Psikologia klinikoko eta Osasunaren Psikologiako I+G+b unitatea.
- Dozimoteka
- Deusto Campus
- Gestioak eta tramiteak
- Nazioarteko Harremanak