Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Finantzak

Programa

Gaitasunak eta metodologia

Gaitasunak

Oinarrizko gaitasunez eta gaitasun orokorrez gainera, ondoko berariazko gaitasunak garatuko dira:

Gaitasun orokorrak ikusi

Berariazko gaitasunak ikusi 

Metodologia

Simulazioa errealitateko egoeretan

Irakasgai askotan (Errenta Finkoa, Errenta Aldakorra edo Produktu eratorriak, adibidez) simulazioak egingo dira errealitateko egoeretan, lanean ari diren profesionalen gidaritzapean. Esleitutako funtsen kudeaketa simulatzeaz gainera, hirugarrenen aurrean kontuak azaldu beharko dira. 

Finantza munduan sartzeko metodologia egiaztatuak

Lanbidera bideratutako masterra izaterakoan, ikuspegi praktikoa irakasgai guztietara eraman behar da.
Masterra osatzen duten irakasgaietako asko lanean ari diren profesionalek emango dituzte eta pertsona horien lantoki diren enpresek azken urteetan gure ikasgeletatik atera diren pertsonak kontratatu ohi dituzte. 

Ildo horretatik, irakasgaietan erabiltzen diren metodologiak egiaztatuta daude eta enpresek neurri handi batean beren lantaldeetako kide izatera igaroko diren pertsonak prestatzeko egokienak direla uste dute.

Erabiltzen diren metodologiak ikusi

Bloomberg Aretoa

Deusto Business Schoolek Bloomberg Aretoa jartzen du Finantzetako Unibertsitate Masterreko parte hartzaileen eskura. Areto honetan eskaintzen diren Masterreko irakasgaiek ikasleei aukera ematen diete ingurune errealetako lan esperientzia bizitzeko, ikasgelan bertan.

Bloomberg Aretoak hainbat terminal ditu, ikasleek merkatuetako finantza informazioa ia denbora errealean kontsultatu eta aztertzeko. Horrela, informazio ekonomiko globala eskuratu dezakete, herrialdeen edo jaulkitzaileen top-down analisiak egiteko. Gainera, konpainien kontabilitate informazioa, albisteak eta informazioa ere ikus dezakete, kredituari edo errenta aldakorrari dagokion botton up funtsezko analisia egiteko. Finantzen arloko profesionalen sare handienetako batera sar daitezke eta tresna analitiko asko eskuratu.

Horren guztiaren atzean, finantza aktiboen datu base historiko bat dago, kalitate handienekoa: burtsa indizeak, aktiboak, dibisak, estatuaren bonoak, lehengaiak, inbertsio funtsak, munduko estatistikak eta datu ekonomikoak, hainbat hornitzailetatik jasoak. Gainera, plataformak aktiboen salerosketako eragiketak simulatzeko aukera ematen du, plataforma elektronikoaz baliatuz. Informazio hori oso baliagarria da bereziki Masterreko irakasgaietarako, esate baterako, Errenta finkoa, Errenta aldakorra, Eratorriak, Funtsezko analisia eta Analisi Teknikoa, edo Ondarearen kudeaketa, besteak beste.

Bloomberg Aretoan, Masterreko parte hartzaile guztiek eskolak erosotasunez jaso ditzakete eta beren pantailak talde txikitan erabil ditzakete.

Sala Bloomberg