2018ko azaroan, CNMV-Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak akreditazioa eman dio Unibertsitate Master honi. Horrela ziurtatzen da finantza zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeetako langileek aholkularitza eta zerbitzuak emateko bete behar dituzten baldintzak bermatzen dituela, Europar Batzordeko MiFID II (Markets in Financial Instruments Directive II) zuzentarauaren arabera.
Gaur egun, Espainian ezin da finantza aholkulari izan akreditazio ofizial hori eskuratzen ez bada.