Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Familian esku hartzea eta bitartekotza egitea

Prestakuntza programa

Irakas-ikaskuntza

Masterraren irakas-ikaskuntzako metodologia Deustuko Ikaskuntza Ereduan dago oinarrituta eta DUko Marko Pedagogikoan aurkeztuta eta garatuta dago. Bost fase ditu: esperientzien testuingurua, behaketa eta gogoeta, kontzeptualizazioa, esperimentazio aktiboa eta ebaluazioa.

Esperientzien testuingurua: irakaslearen zeregin nagusia da masterreko ikasleari ezagutza eraikitzen laguntzea, gai bakoitzaren egitura logikoa ikaslearen ikuspegi psikologiko eta sozialarekin uztartuta. Hortaz, lehenengo urrats horrek garatuko den gaia jartzen dio aurrean ikasleari, esperientzia eta testuinguruaren bidez motibatzeko: aurreikuskeren azterketa, era askotako esperientziak, beste testuinguru batzuekiko lotura, etorkizuneko itxaropenak, pertzepzio komunak eta desadostasunak.

Behaketa eta gogoeta: behaketa eta gogoeta egitea begiak zabaltzea da inguratzen gaituen errealitateaz ohartzeko eta, gogoetaren bidez, behaketa horrek benetan zer esan nahi duen geure buruari galdetzeko. Fase honen asmoa da ikasleek euren buruari galderak egitea, eztabaidatzea, bakoitzak bere erantzunak aurkitzeko: zer erreakzio sortzen dit behaketa horrek? Zer interesatzen zait? Zer kontraesan sortzen du nigan? Zer eragin du nire usteetan? Zer hausnarketa iradokitzen dit? Zer egin nezake? Hausnarketa horiek partekatu egiten dituzte ikasleek eta gai bakoitzean garatuko diren talde-lanetarako prestatzen dira.

Kontzeptualizazioa: hurrengo urratsa da gaiei buruzko jarrera teorikoak ahalik eta sakonen ezagutzea. Kontua ez da errepikatuz ikastea, erabileran eta gaitasun kognitibo aplikatuetan oinarrituta baino: ulermena, pentsamendu analitiko-sintetikoa, pentsamendu kritikoa, pentsamendu dibergentea. Horrek egingo du ikaskuntza integratua eta esanguratsua izatea, kontzeptua, gertaera, datua, printzipioa eta teoria zientifikoa norbere egitura intelektualean kokatzeko.

Esperimentazio aktiboa: laugarren fasea teoria eta praktika uztartzeari dagokio. Horren barruan sartzen da ikasleek arazoak konpontzeko kontzeptuak, teoriak edo ereduak aplikatzeko gaitasunen garapena errazteko, edo eredu edo estrategia bat diseinatzeko edo ezartzeko edozein jarduera (ariketak, praktikak, ikerlanak, programa edo proiektuen prestaketa, etab.) burutzea.

Ebaluazioa: ikaskuntza zikloaren azken fasean hiru maila bereizten dira:

  • Norbere maila: ikasitakoaz hausnarketa egiten duen ikaslearen balioespena lortu nahi du: Zer ikasi duzu gai horren inguruan? Zer ekarpen egin dizu ikaskuntzak?
  • Maila formatiboa: feedback-ean oinarritzen da, ikaslearen aurrerapenaren elementu den aldetik, ikasleen ikasteko moduaren inguruko berrelikaduran, zailtasunik handienak antzematean, horixe baita hobekuntzarako eta probetxurik handiena ateratzeko bidea.
  • Maila sumatiboa: ebaluazio honen helburua da ikasle bakoitzak egindako lanaren eta ikasitakoaren “kontu ematea”. Hots, ikasleak iritsi duen errendimendua baloratzea da, kalifikazio akademiko bat emanez eta ikasleak gaitasun maila jakin bat lortu duela ziurtatuz.

Metodologia hori guztia garatzen dute zehazki Masterreko irakasleek irakasgai bakoitzean irakasgaiaren programaren bidez. Programa hori dokumentu publikoa da, denen eskura dagoen formatuan eta euskarrian editatua, Unibertsitatearen webean argitaratzen dena eta irakasgaiaren plangintza islatzen duena. Honako atal hauek ditu:

  • Irakasgaiaren izenburua
  • Hizkuntza
  • Irakaslea
  • Titulazioa
  • ECTS kreditu kopurua
  • Irakasgai mota
  • Noiz ematekoa
  • Justifikazioa
  • Aurrebaldintzak
  • Ikaskuntzaren emaitzak gaitasun orokorrei eta berariazkoei begiratuta
  • Edukiak
  • Irakasteko eta ikasteko estrategia
  • Ebaluazio sistema
  • Dokumentazioa