Matrikula eta onarpena
Ikasleek matrikula bat egin beharko dute Bitartekaritza programa osatzen duten lau irakasgaietarako. Matrikula egiteko epea zabalik egongo da 2020ko urtarrilaren 7tik 29ra.
Matrikula egiteko prozesua:
2. Markatu “ezohiko ikaslea” aukera eta bete Familia Bitartekaritza programako moduluekin:
- 1. Modulua: Esku hartze psikologikoa testuinguru juridikoetan I
- 2. Modulua: Pertsona eta taldeen arteko gatazkak ebazteko estrategiak
- 3. Modulua: Esku hartze psikologikoa familia testuinguruan II
- 4. Modulua: Familia Bitartekaritzako praktikak
3. Eskatu ordua Pedro Fernández de Larrinoari. Berak sinatu behar du inprimakia, Bitartekaritzako programa Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterrean sartuta dagoelako eta bera Master horretako zuzendaria delako.
4. Eskatu ordua Leire Iriarteri, Bitartekaritza Programako koordinatzaileari, onarpeneko elkarrizketa bat izateko.
5. Ekarri inprimakiak Idazkaritza Orokorrera. Masterrean sartzeko baldintzak betetzen dituzula ziurtatzen duten agiriak ere ekarri behar dituzu.