Prestakuntza honen helburua da ikasleak Eusko Jaurlaritzaren Bitartekarien Erregistroan izena emateko behar den homologazioa eskuratzea. Horretarako, familia bitartekariak esparru juridikoan, familien funtzionamenduan eta dinamikan, familia inguruko gatazka egoeretan, gatazkak konpontzeko komunikazio estrategietan, eta abarretan izan behar dituzten ezagutzak ematen zaizkie ikasleei.
Homologazio horrek familia bitartekotzako zentro edo zerbitzuetan, komunitate eta udaletako talde psikosozialetan,adingabeen babes zerbitzuetan, neurri judizialetako zerbitzuetan, familia-elkarguneetan etab. lan egiteko bidea zabalduko die.