Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

European & International Business Management

Programa

Masterraren amaierako lana

Helburuak

Masterraren amaierako lanaren helburu nagusia da ikasleak taldean ekin diezaiola enpresa gai baten edo ekonomian gaur eguneko gai baten inguruko ikerketa bati, nazioarteko ikuspegia derrigor erabiliz, iturriak hiru hizkuntzetan bilatuz, inguru kultural bakoitzeko planteamenduen antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuz, eta gaiaren inguruko azterketa zorrotza eginez.

Masterraren amaierako lana egiten den bitartean, ikasleek programan jasotako ezaguerak eta gaitasunak erabili behar dituzte, bai berariazkoak eta bai orokorrak. Masterraren amaierako lanaren bidez, ikasleak erakutsi dezake beharrezko trebetasunak eskuratu dituela, nazioartean eta kudeaketako inguru eleanitzean karrera profesional bat garatzeko gai dela.

Atalak

1.- Txostena:

Ingelesez idatzitako txosten bat da, teknikoa eta aholkularitzako edo erakunde bateko zuzendaritza taldeko txosten baten antzeko estilokoa. Memoria hori hiru pertsonako taldeetan egiten da, eta kideak gutxienez bi herrialdetakoak izan behar dira eta gutxienez aldez aurreko prestakuntza bi esparru desberdinetatik datozenak.

2.- Ahozko defentsa - (Comprehensive Oral Examination)

Ahozko defentsa ekainaren amaieran izaten da Bradforden, hiru ikastetxeetako irakasleek osatutako epaimahai baten aurrean. Txostenaren egileek aztertutako gaiaren aurkezpena egin beharko dute ingelesez. Taldeko hiru kideek egin behar dute aurkezpena. Azalpena amaituta, epaimahaiak banakako galderak egingo dizkio ikasle bakoitzari, ama hizkuntza ez duen hiru hizkuntzetako batean. Kontuan hartuko dira aurkezpenaren kalitatea, kudeaketako berariazko edukiak menperatzea, ikuspegi sistemikoa (jorratzen den gaiarekin lotutako osagaiak elkarrekin uztartzea eta bateratzea, eta osotasun bat eratzea), aurkezpenaren jarioa eta naturaltasuna, eta galderei erantzuteko modua. Proba horren bidez egiaztatu nahi da ikasleen trebetasuna honakoak egiteko:

Programaren bidez jasotako nazioarteko kudeaketako jakiteak erabiltzeko (berariazko gaitasunak eta gaitasun orokorrak).
Taldean lan egiteko, hiru herrialdeetako dokumentazioa erabiliz.
Nork bere ideiak hiru hizkuntzetan aurkezteko eta defenditzeko gaitasuna erakusteko.