Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

European & International Business Management

Programa

Helburuak, gaitasunak eta metodologia

Helburuak

Parte hartzaileek:

  • Erakundeen funtzionamendua sakon ezagutzea: arloen egitekoak, prozesuak, antolaketa egiturak, etab.
  • Inguruko aldaketen ikuspegi estrategikoa eta alertakoa garatzea.
  • Enpresen Europako eta nazioarteko ingurunea osatzen duten lege, politika eta ekonomia arloko erakundeak ezagutzea.
  • Mugikortasun geografikorako eta nazionalitate askotako pertsonekin bizitzeko prest egotea, kultur aniztasuna barneratuz.
  • Hiru herrialdeetako errealitate sozial eta ekonomikoarekin eta merkatukoarekin zuzeneko harremanetan hastea.
  • Negozioaren egungo munduko funtsezko hiru hizkuntzatan mintzatzeko jarioa.
  • Komunikatzeko eta negoziatzeko trebetasunak garatzea.

Berariazko gaitasunak

  • Ekonomia globalean jardutea: Enpresaren ekonomia, gizarte eta lege ingurunea interpretatzea, hainbat mailatan (tokikoa, Europakoa eta globala), hartatik etorritako aukerak baliatzeko eta arriskuei aurre egiteko, eta nazioartean jarduteko.
  • Antolaketa egiturak kudeatzea: Pertsonak parte diren enpresa proiektuaren barruan txertatzea eta garatzea, proiektu horrekin inplikazioa bilatuz, enpresarentzat balio iturri gakoa baitira, eta antolaketa egituraren inguruko erabakiek erakunde osoan dituzten ondorioak ebaluatzea.
  • Merkatura eta bezeroarengana bideratzea: Enpresaren kudeaketa bezeroen eta beste interes taldeen gogobetetzea lortzera bideratzea, horretarako haien beharrak identifikatuz, kalitatezko produktu eta zerbitzuen bidez balioa sortuz, eta truke harreman eraginkorrak garatuz.
  • Finantza baliabideen kudeatzaileak: Enpresa proiektuen egoera ekonomiko-finantzieroaren bilakaera diagnostikatzea, planifikatzea eta kontrolatzea eta inbertsioko eta finantzaketako erabakiak optimizatzea.
  • Ikuspegi estrategikoa: Enpresa ikuspegi integralaz kudeatzen, beharrezko estrategiak sustatuz eta pertsonak, baliabideak, sistemak eta teknologiak antolatuz, bere lehiakortasuna hobetzeko eta gizarteko kideentzat balioa sortzeko, epe labur, ertain eta luzeko erabakietan.

Metodologia

Askotariko metodo pedagogikoak erabiltzen dira, besteak beste, honakoak:

  • Irakasleen aurkezpenak
  • Baterako hausnarketa eta eztabaidak
  • Gai jakin baten inguruko lanak edo txostenak prestatzea
  • Dokumentazioa bilatzea, irakurtzea eta aztertzea
  • Lanak eta kasu praktikoak aurkeztea
  • Kasu praktikoak aztertzea eta ebaztea
  • Dokumentuak, artikuluak, albisteak eta abar irakurri eta aztertzea
  • Ikus-entzunezko dokumentuak ikustea eta aztertzea
  • Simulazioko ariketak
  • Tutoretzak

Beti ere, herrialde bakoitzeko hezkuntza sistemaren ezaugarriak errespetatuta. Programak ikasketa erritmo trinkoa eskatzen du eta bakoitzak bere aldetik eta taldean lan asko egitea.

Ikaslearen ebaluazioa jakintzagai bakoitzeko azken azterketetan oinarritzen da. Ematen den ikastetxeko hizkuntzan egiten da eta bertako irakasleek egiten dituzte. Gainera, beharrezkoa da ahozko eta idatzizko hizkuntza probak gainditzea.