Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

European & International Business Management

Aurkezpena

Nazioarteko programa

EIBM masterra graduondokoak nazioarteko ingurunean lan egiteko gai izango direla bermatzeko diseinatuta dago. Hiru bidetatik lortzen da helburu hori:

  • Programaren formatua bera: 3 herrialde, 3 hizkuntza, 3 unibertsitate.
  • Nazioarteko ikasleak
  • Nazioarteko edukiak

Programaren formatua bera: 3 herrialde, 3 hizkuntza, 3 unibertsitate

EIBM Europako hiru herrialdetako (Espainia, Frantzia eta Erresuma Batua) izen handiko hiru unibertsitatetan eskaintzen da. Herrialde bakoitzean, kudeaketako eskolak herrialde horretako hizkuntzan eskaintzen dira, munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetako hiru. Ikasleak berehala ohitu beharko dira ingurune eta lan egiteko modu berrietara, hiruhileko bakoitzaren amaieran egoitzaz aldatu beharko baitute.

Masterra egiteko hizkuntza gaitasun handia behar da. Ikastaroan zehar, gaitasun hori osatu eta indartzen da, 6 kreditu eskaintzen baitzaizkio aipatutako hiru hizkuntzetan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna hobetzeari.

Ikasleen nazioartekotzea

Masterra jatorri eta esperientzia askotako ikasleentzat irekita baitago. 2000. urteaz geroztik Master hau egin duten ikasleak 37 herrialdetakoak dira. Horrek ikasgelan benetako kultur aniztasuna egotea dakar.

Nazioarteko edukiak

Jakintzagaietan, oinarrizko jakite komunak ziurtatuko dituen sarreraren ondoren, gaiak nazioarteko ikuspegitik lantzen dira, bai Finantzetan, Marketinean, Kudeaketan edo Estrategian. Gainera, ezinbestean nazioz gaindikoak diren edukiak ere badira, besteak beste, Europari dagozkionak (legeria, erakundeak, etab.).