Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresen Zuzendaritza

Programa

Praktikak

Praktikaren helburu orokorra da parte hartzaile lanbideko jardueran hastea eta eskuratutako gaitasunen multzoa praktikara eramatea, enpresan izango dituen arazo edo egitekoei erantzuteko.

Fakultateak proposatu ditzake edo ikasleka berak, beti ere lanbideko profilaren berariazko gaitasunak eta gaitasun orokorrak garatzen eta hobetzen laguntzen badute.

Lanbideko esperientzia hori hainbat modutara eskura daiteke: iraupen luzeko lanbideko praktikaren bidez (30 ECTS); iraupen laburragoko lanbideko praktiken bidez, enpresa bakarrean edo enpresa batean baino gehiagotan; eta lanbideko jarduera, proiektu edo zeregin jakinen bidez, enpresa batentzat edo askorentzat, toki batean edo gehiagotan.

Lanbidean kontratupean aritzea ere Lanbideko Praktikaren barruan sar daiteke. Horrek esan nahi du Lanbideko Praktika eta lehenengo enplegua bateragarriak direla, programaren irakaskuntzako aldia amaitu ondoren.

Ikasleek tutorearen laguntza izango dute. Tutoreak praktikaren jarraipena egingo du, ikasleak ahalik eta etekinik handiena atera diezaion. Gainera, azken txostena prestatzeko laguntza eskainiko dio.

International Internship Fair:
Nazioarteko 25 enpresa talentua bilatzen Deusto Business School-en

Lan irteeren saila

Deusto Business Schooleko Lan Irteeren Sailaren helburua da enpresa errealitatearekin harremana ahalbidetzea eta Unibertsitateko Masterretako parte hartzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko tresnak eskaintzea.
Lan Irteeren Sailak DBSko unibertsitate masterretako parte hartzaile guztiei ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie:

tabla
 1. Praktikak Lan Irteeren Sailak praktiketako eskaintzen kudeaketan lagunduko du, parte hartzaileen profiletara egokitutako praktikak lortzeko.
2. Korporazioen aurkezpenak Lan Irteeren Sailak graduondoko ikasleak beren profilei dagozkien hautagaiak eskatzen dituzten enpresetako aurkezpenetara gonbidatuko ditu, aurkezpenera joan eta hautagaitzak aurkezteko aukera izan dezaten.

Gainera, aurkezpen horietatik abiatutako hautaketa prozesuen berri emango du eta graduondokoen profilak eskaintzen dituzten enpresei hautagaiak eskaintzeko lotura emango die. 

3. Enplegua  Deusto Business Alumniko enplegu poltsaren bidez, graduondokoetako ikasleek Deusto Business Schoolekin lankidetzan aritzen diren enpresekin zuzenean kudeatzen diren eskaintza guztietara aurkezteko aukera izango dute, baita webean argitaratzen diren 2.0 eskaintzetara ere. 

4. Prestakuntza 
Lan Irteeren Sailak mintegiak eta lantegiak antolatzen ditu graduondoko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzeko. Besteak beste: CV + aurkezpen gutunari buruzko mintegia, Nola prestatu elkarrizketa bat, Linkedin eta enplegua bilatzeko tresnak… 
5. Banakako lanbide orientazioa  Eskatuz gero, norberaren CV eta aurkezpen gutuna berrikusteko zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik hitzordua eginda.  